Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurtzaka dantza taldea Dantzari erraldoiak Loinatzetan

Dokumentuaren akzioak

Dantzari erraldoiak Loinatzetan

Dantzari erraldoiak Loinatzetan

Beasaingo bi erraldoi berriak

Jakina da Beasaingo Loinatz jaietan dantzak eta dantzariek daukaten  protagonismoa.  Eta protagonismo hori, aurten are gehiago "erraldoitu" da: herriko erraldoi eta buruhandien konpartsak bi kide berri estreinatu bait ditu, Igartzako ezpata-dantzaria eta Sanjoanetako neskatxa dantzaria.

Badira urte batzuk, beasaindar gazte-talde batek erraldoi eta buruhandien konpartsa osatu zuela, eta berau indartzen ari dela.  Sorpresarik sorpresa ibili gara, tartean behin, herriko pertsonai ezagunen buruhandiak plazaratu izan dituztelako. Aurtengoan, gure dantza taldeari suertatu zaio protagonismoa: Igartzako ezpata-dantzaria eta Sanjoanetako neskatxa dantzaria irudikatzen dituzten erraldoi ederrak gehitu baitira konpartsako erraldoi-taldera.  Hemen ikus daitezke bi erraldoien gorabeherak , Xabier Garmendia gure kideak idatzitako artikuluaren bidez.

Argazki gehiago hemen.

Bide batez, hemen dituzue jaietan zehar eman diren dantza saio eta emankizun oparoen zerrenda eta azalpenak:

      - Jaien aurreko igandean, maiatzak 25: Dantzari txiki eguna

      - Loinatz jaien hasiera, maiatzak 30, ostirala: Mariren jaitsiera

      - Loinatz igandea, ekainak 1: Udalbatzaren soka-dantza (4:25etik aurrera)

      - Loinatz bigarrena, ekainak 2, astelehena:  Loinazko ezpata-dantzari buruzko erreportai polita osatu dute dantzan.com-eko lagunek. Paxatxori egindako elkarrizketa eta guzti.  Hemen argazkiak

      - Loinatz hirugarrena, ekainak 3, asteartean: Umeen soka-dantza eguerdian, dantzan.com-en jasoa hau ere: Bideoan eta ArgazkitanEta Goierri telebistan.

         Eta helduen soka-dantza arratsaldean.

      - Bigarren igandean, ekainak 8: Ostadar dantza-taldeko lagunek antolatutako Dantzari eguna.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurtzaka dantza taldea

Aurtzaka dantza taldea

Beasaingo dantza taldea. Izen honekin 1979 urtean sortua, aurretik urte askoan lanean ari ziren "Goierri" eta "Salleko Adiskideak" taldeen elkartzearen ondorio. Gipuzkoako Goierri eskualdeko dantzari eta musikariz osatua. Batez ere gure eskualdeko dantzak lantzen ditugu, herrian bertan usadiozko bihurtu diren hainbat ekitaldi bultzatu eta sustatzeaz gain: dantza-sokak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza, Sanjoanetako esku-dantza, etab. 

 

Aurtzaka dantza taldea

Garmendia Otaola 9

20200 Beasain

www.aurtzaka.com

aurtzaka@gmail.com