Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Amaiur Aristi Arregi

Orain arteko ekarpenak

"Ai saliño, saliño, gaixua"

2024/03/26

“ Makilarekin jotzen zuten, beti berdina. Joaten ziren lurrean joaz ai saliño, saliño... gero goratzen ziren, gurutzatzen zuten eta gero bum! zahagiari jo”, hala gogoratzen du Begoña Ostolazak (1935) bere senar zenak, Joakin Urkidik (1936) eta kuadrillak Zumaian dantzatzen zuten zahagi-dant...

Gehiago irakurri

Altzürükütik dator dantza Pagolara

2024/03/13

Dantza jaso, dastatu, esperimentatu, manipulatu, zabaldu, eman, trukatu... egiten da; jakinekoa da dantzaren trafikoa, naturala da. Eta Zuberoara egin dudan azken bisitan atzeman dut pagolarrentzat Altzürükü dela banatzaile nagusia. Dantzaren transmisioan badira hainbat bide; irakasleengandik...

Gehiago irakurri

Pastoralak hauspotu ditu maskaradak, aire freskoa eta bizia arnasten da Pagolan

2024/02/29

Hamar urteren barruan, kasik hutsetik, pastoral bat eta maskaradak prestatu dituzte pagolarrek. "Dinamika sortu zen 2014-15ean pastoralaren ideia luzatu zelarik. Pastoralentzat gazteak hasi dira dantzan eta gero segitu dute", azaldu digu Pello Etxeberri (Pagola, 1959) auzapezak. Pastorala prestatze...

Gehiago irakurri

Atez ate mozorro zuriekin dantzan Arantzan

2024/02/21

“Gu gara mozorro zuriak eta ari gara eskean. Joaten gara musikarekin, dantzatzen, kantatzen... etxeetara, eta ematen digute janaria eta dirua inauterian aitzinera ateratzeko” aurkeztu da Aimar Zubieta (Arantza, 2001). Ostegun gizen aurreko ostegunean hasten dituzte inauteriak Arantzan, “atzo ...

Gehiago irakurri

18 urterekin dantzatu ezin izan zuten zortzikoa 60 urterekin plazaratu dute

2024/02/07

“Zortzikoa dantzatu arte urduritasun puntua ezin kendu gainetik”, “Herri osoaren aurrean dantzatzeak ardura ematen du, gaur jende asko biltzen da plazan”, “Pentsa, egun osoan ez dugu ezer edan, plazan zuzen dantza dezagun! Kar, kar, kar!”, “Azkenean, jende asko enteratu da eta ikusmir...

Gehiago irakurri

Dantza da giltza, dantza da parrandarako baldintza

2024/01/18

“Ez baduzu dantzatzen San Saastin jaietan badakizu ezin duzula parte hartu inauterietako festan eta parrandan”, idatzi gabekoa, baina horixe da araua Lakuntzan. Hala azaldu digute kintoek, aurten 18 eta 17 urte beteko dituzten lakuntzar gazteek. Batzuk gogotsu, beste batzuk alferkeria pix...

Gehiago irakurri

Herria, gorputza, hizkuntza eta bihotza: Dantzan lotu dira Urepele eta Zestoa

2023/11/28

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza”; abestu zuen Xalbadorrek. Guk ere ezin ba bereizi ez herria, ez hizkuntza, ez gorputza eta ez bihotza. Aspalditik, Xalbadorrek eta Uztapidek bihotzez batu zituzten bi herriak, Urepele eta Zestoa. Orduan hasitako sokari heldu eta luzatzen eta korapilatzen ...

Gehiago irakurri

Sibastarrak, urdiñarbetarrek idatzi, zuzendu, kantatu, antzeztu eta dantzatutako pastorala

2023/09/18

" Lehenik Euskal Irratietan behar duzu erran Urd i ñarbek eginen du ela pastorala. Hori egiteko behar dituzu pastoral idazlea, errejenta, dantza eramailea eta kantu eramaileak eta Urdiñarberen ald i a etorri denean lehen bilkuran pentsatu dugu beh a r dugu la ...

Gehiago irakurri

Mairuaren alardea, herria batzen duen jaia

2023/07/14

Antzuolara iritsi eta Oinarineko dantzariek egin didate ongi-etorria. Trokeo dantzetako azken prestaketekin dabiltza. Bestela ere nahiko lan ez eta niretzako dantzan jarri ditut; bertako dantzak urratsez urrats azaltzeko eskatu diet. Egungo dantzariek azaldu dizkidate hasieran, eta gero Jon Legorbu...

Gehiago irakurri

Erreferenteen garrantzia transmisioan, dantzariak ikastetxeraino sartzen direnean

2023/06/21

“ B elaunaldi berriei transmititzeko kate-begi inportante bat bilakatu da. Dantzariak ikastetxeetara hurbiltzearekin lortu da hezkuntza komunitatea n jaia lantzeko aukera ", azpimarratu nahi izan du Maite Irizarrek (Oñati, 1983). Korpus asteburu osoa dantzan eta diru-batzen pasatzen d...

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

Amaiur Aristi Arregi on Folklorea uda garaian

2017/10/30

Xabierren artikuluak guztiz gogorarazi dit nire herriko XX. mende hasierako panorama. Gehienbat hasierako handikien argazkiak, baina baita ondorengo zenbait gogoetak ere. Gogoratu, Zestoara iritsi zirela Euskal Herrira etorri ziren lehengotako turistak, Etxaberen herritik 15 kilometrora kokatuta dagoen 3.000 biztanleko herri txikira. Egun kostaldeko herriak jasotzen ari diren turista uholdea aspaldi jaso zuen Zestoak.

Xabierrek aipatu moduan, herritarrentzat diru-iturria ziren kanpotik etorritako udatiar horiek, herriko ekonomian eta arkitekturan izugarrizko aldaketak ekartzeaz gain herriko kultur taldeen, baita dantza taldeen dinamikan ere bete-betean eragin zuten. Bertako kultura, ondare-kulturala bihurtu zutela esaten atrebituko nintzateke, bertako dantzak turistentzako ikuskizun bihurtu zituzten.

Adibide garbia da, Bainuetxeak 1928ko promozio bideo batean euskal dantzak erakusten dituela. Bainuetxeak ez ezik, herritarrek ere, bertako zenbait dantza turistentzako bideratzen hasi ziren. Zahagi-dantza dantzatzen zuten herritarrek festetan, baina etxez etxe edo baserriz baserri aritu beharrean hotelez hotel ibiltzen ziren dantzariak. Dantza taldearen emanaldi kopurua izugarri igotzen zen udan, udarako igandetan, uda pasatzera Zestoara joaten zirenen aurrean dantzatu ohi zuten, hoteletan izan ohi ziren dantzarien emanaldi gehienak. Bestalde, herrian bertan ere turistak erakartzeko egun edota jaialdi bereziak antolatzen omen ziren. Aragoiko eguna, Galiziako eguna, baita Euskal Jaia ere.Igandeetan ospatzen ziren egun horiek. Horrela, kulturen elkartrukea egiten zutela ikus daiteke, bakoitzak berea erakutsiz eta besteena ikusiz.

Amaiur Aristi Arregi on Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan

2017/08/23

2000. urteko Zestoako festetako programan, Fernando Arzallusek Pepita Iriondori (1906) egindako elkarrizketan ere agertzen da dantzaurrea: “dantzaurreak ere asko izaten ziren, handientzat eta txikientzat. Andreak alde batera, gizonak bestera, eta hauek ateratzen zituzten beren andreak. Lehenengo borobilean zapiekin, eta gero, izkinakoak hasten ziren dantzan; izkinakoek ateratzen zuten bat eta ari dantzan egin; gero bestea, eta gero mordoa sartu ohi ziren, andreak eta gizonak denak zapiekin, eskutik zapia eraman eta horrela”.

Amaiur Aristi Arregi on Zahagi-dantza berreskuratuko da Zestoako festetan

2017/07/28

Iñaki Iriondo (1932) herritarrari zahagi-dantzaren inguruko galderak egiten ari nintzela esan zidan dantzaurrea ere egin ohi zela. Nik lehenengo aldiz orduan entzun nuen hitza. Segituan pentsatu nuen aurreskua izango zela baina ea hori zer zen galdetu nion. Arraro begiratu zidan, nola ez dakizula zer den? Azaltzeko eskatu nion eta bai, aurreskua zen, dudarik gabe. Iñakik ere, Zarautzen bezala, "dantzaurria" esan zuen.