Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Alkartasuna Euskal Dantza Taldea Elkarlanean osatu dute hamabostaldi kulturala Pasai Antxon

Dokumentuaren akzioak

Elkarlanean osatu dute hamabostaldi kulturala Pasai Antxon

Pasai Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldeakhamabostaldi kulturala antolatu du herriko hainbat eragilerekin datozen bi asteetarako. Maiatzaren 30ean hasiko da egitaraua dantza taldearen emanaldiarekin. Adin guztietarako ekintza kulturalak izango dira: antzerkiak, bertsoak, dantza emanaldiak, kontzertuak, bazkaria, erakusteka, ikastaroak...

Pasai Antxoko Gazte Asanblada, Luzuriaga Martxan, Basari Elkartea, Badia Eskola, Dani, Kamio eta Mimos tabernak dira dantza taldearekin batera egitaraua osatu duten herriko eragileak.

Maiatzak 30, larunbata

20:00etan Zumardian: Alkartasunaren emanaldia

Maiatzak 31, igandea

12:00etan Zumardian: Alkar-Txikiren emanaldia

16:00etan Dani eta Mimos tabernetan: mus txapelketa

Ekainak 1 eta 3

20:00etan azokan: dantza afrikar ikastaroa

Ekainak 2, asteartea

18:00etan liburutegian: ipuin kontalariak

Ekainak 4, osteguna

17:00etan azokan: musika tresnak egiteko tailerra

ondoren txaranga herrian zehar

Ekainak 5, ostirala

19:00etan Luzuriagan: Joseba Tapiaren kontzertua

Ekainak 6, larunbata

12:00etan Zumardian: sagar zuku erakustaldia

18:00etan Zumardian: sagardo festa

jarraian txanga herrian zehar eta amaitzean Ingo al deu? kontzertua gaztetxean

Ekainak 8, 10 eta 12

19:30ean azokan: txalaparta ikastaroa

Ekainak 8 eta 10

19:00etan azokan: iñude eta artzaiak izen ematea

Ekainak 11 eta 12

18:00etan kultur etxean: haurren antzerkiak

Ekainak 12, ostirala

23:00etan Mimoseko terrazan: Bertshow

Ekainak 13, larunbata

14:30ean Zumardian: herri bazkaria

jarraian kantaldia Gorka eta Eider Zabaletarekin

20:30ean kultur etxean: helduen antzerkia

15 egunetan: argazki erakusketa Kamio tabernan

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Alkartasuna Euskal Dantza Taldea

Alkartasuna Euskal Dantza Taldea

Alkartasuna Euskal Dantza Taldea Euskal Herri osoko jatorrizko dantzak erakusten ditugun taldea gara, Pasai Antxokoa.
1964.urtean jantzi genituen alpargatak ez ditugu oraindik erantzi, Zazpi probintzietako dantzak ezagututa, oraindik badugu energiarik plazetan alpargatak urratzen jarraitzeko. 2014an berrogeita hamar urte beteko ditugula jakinik gainera...