Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Kantu Tradizional Ikastaroaren bigarren edizioa

Dokumentuaren akzioak

Kantu Tradizional Ikastaroaren bigarren edizioa

2016/09/16 14:01

AIKO Taldeak, bere Kantu Tradizional Ikastaroaren bigarren edizioa ere martxan jarriko du. Ikastaro horretan, Euskal Herriko txoko guztietako melodia tradizionalak interpretatuko dituzte partaideek. Lehenengo edizioaren arrakasta ikusita, Euskal Herriko ahozko ondarearen transmisioan espezialista handia den Itsaso Arrietak eskainiko du berriro ere. Itsaso Arrieta euskal abesti herrikoi irakaslea da. Urte luzez hezitzaileen irakasle izan da haurtzaindegietan eta eskoletan. Umeen abestien inguruko bilketa eta ikerketa lanean ere aritu izan da, alor horretako zenbait argitalpenetako arduradun
edo aholkulari gisa. Azken urteetan abesti tradizionalei buruzko ikastaroak ematen ari da, eta abestiarekin erlazionatutako hainbat kultur jardueratan ere hartzen du parte.  

Ekimena, UPV/EHU-k Bilbon duen Bizkaia Aretoan emango da. Ikastaro osorako matrikularen prezioa 160 €-koa da (ordubete astelehenero, urritik ekainera arratsaldeko 18:30etik 19:30era edo 19:30etik 20:30era). Urrian klaseak dohainik izango dira. Ikastaroa urriaren 3an, astelehenean, hasiko da.  

Ikastaroaren edukiari dagokionez, Itsaso Arrietak hau azaldu du: “Euskal Herriko abesti multzo aberatsean egongo da oinarrituta, Euskal Herri osoko koplak, baladak, bertsoak, dantzatutako abestiak eta abestutako dantzak jasoz, baina errepertorio osoa pixka bat “kartara” egingo da, parte hartzen duten pertsonen ezagupenen eta nahien arabera”. Ikuspuntu metodologikotik, “helburua abesti bakoitza bere testuinguruan azaltzea izango da, jatorria eta egilea ezagutzea, ezagunak direnean, esanahian eta sinbologian sakontzea, hitzek gure hizkuntzan duten leuntasunaz edo zorroztasunaz jabetzea, eta ondoren elkarrekin abestu, ezagutza erantsi, taldean egiteak sortzen duen plazeraz eta pozaz gozatuz”.

Aukera ederra!

+ info: http://aikotaldea.eus/berriak_detalle.php?idioma=eu&id_not=102

KANTU IKASTAROA  (bideoa)   https://youtu.be/HwvpGV4ylJI

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...