Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Ostadar Dantza Taldearen Gabonetako emanaldia datorren larunbatean, hilak 27, Beasainen

Dokumentuaren akzioak

Ostadar Dantza Taldearen Gabonetako emanaldia datorren larunbatean, hilak 27, Beasainen

Ostadar Dantza Taldearen Gabonetako emanaldia datorren larunbatean, hilak 27, Beasainen

Ostadar Dantza Taldeko kideak iazko Gabonetako ikuskizunean

Aurtengo Gabonetan ere, Ostadar Dantza Taldeak euskal dantzen ikuskizuna eskainiko du Beasaingo Usurbe antzokian. Ikuskizuna datorren larunbatean, hilak 27, izango da arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Sarreren prezioa 5 eurotakoa izango da.

Ohi bezala, aurtengo ikuskizunean ere, Euskal Herriko txoko ezberdinetan aurki daitezkeen eta historikoki garrantzia izan duten dantzak eskainiko ditu Ostadar Dantza Taldeak. Urtero legez, Beasaingo Goizeresi Txistulari Elkartearen laguntzarekin osatu dute ikuskizuna. 

Ostadar Dantza Taldeak ikuskizunera etortzeko gonbidapena luzatzen die herritar denei zein euskal dantzetan interesatuta dauden guztiei.

Informazio gehiago nahi izanez gero zein dantza taldearekin harremanetan jartzeko, hauxe da euren kontaktua: ostadardt@gmail.com

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com