Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Beasaingo Dantza Topaketen XV. eguna datorren igandean (maiatzak 24) ospatuko da

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Dantza Topaketen XV. eguna datorren igandean (maiatzak 24) ospatuko da

Beasaingo Dantza Topaketen XV. eguna datorren igandean (maiatzak 24) ospatuko da

Beasaingo XV. Dantza Topaketen eguneko kartela

Aurten ere, Beasaingo Loinatz jaietako egitarauaren barnean, Ostadar Dantza Taldeak urteroko dantza topaketen eguna antolatu du. Aurtengoa XV. edizioa izango da, eta azken urteetan bezalaxe, festetako azken igandean, maiatzak 24, ospatuko da. Ohi bezala, Euskal Herri osotik etorritako dantza-taldeek euren ikuskizunak eskainiko dituzte goizean zehar herriko txoko ezberdinetan, eta arratsaldean berriz, dantza-erakustaldi irekia izango da kalean zehar, herriko trikitilariek girotuta.

Hauek izango ditugu aurtengo dantza-talde gonbidatuak:               

  • Arrola Dantza Taldea (Baigorri)
  • Adurtza Dantza Taldea (Gasteiz)
  • Ortzadar Euskal Folklore Elkartea (Iruñea)
  • Sustraiak Dantza Taldea (Legazpi)

Goizeko egitaraua 11:00ak inguruan hasiko da. Talde batzuen desfilea Igartza ingurutik hasten den bitartean, gainontzekoak Zaldizurreta kaletik (barraken kokapena dagoen lekuaren ondotik) abiatuko dira. Talde guztiak 12:30ak inguruan elkartuko dira Erauskin plaza inguruan (Loinazko San Martinen estatuaren parean).

Arratsalde partean berriz, 17:00etatik aurrera dantza-erakustaldi erromeria izango da Kale Nagusitik abiatuta. Herriko trikitilariek girotuta, dantzariez gain, kalean dabilen edonork izango du bertan dantza egiteko aukera. Azkenik, Ostadar Dantza Taldeak topaketak ikustera etortzeko eta bertan dantzatzeko deia luzatzen die herritar guztiei “Loinatz Jaiei behar bezalako amaiera emateko”.


Oharra: eguraldi txarra egingo balu, goizeko taldeen ikuskizunak Loinazko San Martin plaza azpian eta Nafarroa Etorbideko frontoian eskainiko dira.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com