Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Beasaingo Dantza Topaketen XV. eguna

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Dantza Topaketen XV. eguna

Noiz 2015/05/24
11:00
Non Beasain
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Beasaingo Loinatz Jaietako egitarauaren barnean, Beasaingo Dantza Topaketen XV. eguna ospatuko da egun osoan zehar. Aurtengo dantza talde gonbidatuak Arrola (Baigorri), Adurtza (Gasteiz), Sustraiak (Legazpi) eta Ortzadar (Iruñea) izango dira.

Goizean, 11:00ak inguruan, dantza talde batzuen desfilea Igartza ingurutik hasten den bitartean, gainontzekoak Zaldizurreta kaletik (Gipuzkoa Plaza paretik) abiatuko dira. Talde guztiak 12:30ak inguruan elkartuko dira Erauskin plaza inguruan (Loinazko San Martinen estatuaren parean).

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, dantza-erakustaldi irekia izango da Kale Nagusitik abiatuta. Herriko trikitilariek girotuta, dantzariez gain, kalean dabilen edonork izango du bertan dantzatzeko aukera.

Dokumentuaren akzioak

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com