Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Nafarroako Dantzarien Biltzarra Erriberako paloteadoen topaketa ospatuko da Fustiñanan

Dokumentuaren akzioak

Erriberako paloteadoen topaketa ospatuko da Fustiñanan

Erriberako paloteadoen topaketa ospatuko da Fustiñanan

Argazkia: Paloteado de Fustiñana

Fustiñana: Paloteadoen topaketaFustiñanako Barde Ribera elkarteak eta Nafarroako dantzarien Biltzarrak, Fustiñanako udala eta Nafar Gobernuaren laguntzarekin, Erriberako Paloteadoen topaketa antolatu dute. Jaialdian Ablitas, Cabanillas, Fustiñana, Murchante, Monteagudo eta Tuterako makil-dantzariek parte hartuko dute. Urriaren 11an, Erriberako Paloteadoen ordezkariak Fustiñanan bilduko dira.

Topaketa arratsaldeko seietan hasiko da frontoitik kalejiran. Jarraian arratsaldeko 18:45ean talde guztiak foruen plazan bilduko dira haien herrietako Paloteadoen dantza adierazgarrienak plazaratzeko.

  • Antolaitzaileak: Barde Ribera taldea eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra.
  • Babesleak: Fustiñanako udala eta Nafarroako Gobernuko Kultura departamentua.

Informazioa: Nafardantza

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Nafarroako Dantzarien Biltzarra

Nafarroako Dantzarien Biltzarra

Nafarroako Dantzarien Biltzarra.

1978 urtean sortu zen, Nafarroako euskal dantza taldeen topaleku gisa.
Egun, 68 taldeek osatzen dute NDB, horietatik 38 talde heldu eta 30 dantzari talde txiki. Horretaz gain, hasiberriak diren taldeei laguntza eskeintzen diegu.

 

Hemen topatuko gaituzue:

Euskokultur Mintegia,
Baratzeetako Zeharkalea 2,
Iruña 31014 (Nafarroa)

649 559 854 - 619 009 940

Helbide elektronikoa: