Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Mikel Goitia

Orain arteko erantzunak

Mikel Goitia on Bost dantza-maisu: Iriarte, Larralde, Elizalde, Izeta eta Aldekoa

2013/11/21

Zelako bost dantza-maisu ikusi eta entzun geinkezan bideo honetan: inork ez leuke zalantzan jarriko Felix Iriarte, Jabier Larralde, Maurizio Elizalde, Mariano Izeta eta Alejandro Aldekoak Euskal Herrian tradizioz ezagutu izan dan dantza-maisuen figura betetzen dabenik.
Azken urteotan batzuk figura honek euskal tradizioan euki dauan garrantzia indargabetu dabe euren buruak dantza-maisutzat izendatuz.

Aipatu beharrean dago dantza taldeak euki dogun garrantzia euskal folklorearen mantentze lanetan, ikerketetan, dantzen berreskuratze eta zabaltzean, herri ezbardinetako dantzak herri horreetatik kanpora erakusten, etab. Azken baten, dantza tradizioa mantetzea eta zabaltzea. Horregaitik, bada garaia lan sakona egin dogun dantza taldeontzat merezi dogun errekonozimentua jakitera emotea eta berau txalotzea.

Hona hemen, bost maisu aurrez-aurre, bostak alkarregaz, bakoitzak berea kontatzen eta euren euskara garbian. Benetan ederra esaten dabena. Honeek bai benetakoak, herriko gizonak eta ikaragarrizko DANTZA-MAISUAK.

Mikel Goitia on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/26

Ez naz izango ni gehiago luzetuko dauena. Datoak hor dauz. Bakoitzak ikusi behar ze bide jarraituten dauen.

Mikel Goitia on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/25

Interpretazioa asko emon ahal direz. Ondo ikusten eta entzuten badogu grabaketa, argi dau, Pedro ondo baño hobeto dakiela zer diñon. Modorron temea berak ataraten dau, Aitorrek ez diñotzo ezer Modorrori buruz. Momentu baten, Arrarasena komentatu ostean, makurtzen da apur bat, eta birritan kantatuz lurreko "golpeak" "dantzatzen" dotzuz. Segidan diño:
-Haciamos el mismo giro
-¿Siempre el mismo Giro?, ¿hacia que lado?
- A la izquierda........salías con una MODORREA!!!!!!!!!
Kuriosoa momentuaren eiten dauen deskripzioa.

Batetik, klaru dago horrela dantzatu ebala iñoiz, jakin badaki be (guk be ondo dakigu), birriten bueltea egin ostean ezkerrerantza nola akabatzen dan. Ez dau gure esan Arraras joan zanean Otsagire horrela dantzatzen ebiela. Hor bai nahaztu ahal dotzuz gauza biak Pedrok; baña , bere barruen ondo gogoratzen zan horrela dantzatuten ebala iñoiz.
Liburuan ez da aipatzen halakorik, baña batetik, beste dantza asko bezala, eta bereziki Otsagiko beste hiru paloteautan errepikatu egiten direz zati guztiak, eta bestetik, liburuan, ez aipatu harren, bertako partitura askotan, bai dago jarrita birritan jo behar zala.

 Nire eritzia da, batetik Pedro ez dala iñola bez tronpatzen. Eta bestetik gaur egun zabalduena izan harren errepika bako Modorroa, badauzela datoak be, beste erara, birritan bueltak emonaz egin zala.
Aukerak hor dauz.

Mikel Goitia on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/20

Esan neutzen modun ez naz jakintzue partituretan eta ahalakoetan. Ordun Ainara Artetxeri eskatu dotzet liburuko partiturak begituteko eta bere eritzia emoteko. Hemen dekozue berak idatzitakoa:

"Danzas de Ochagavía. 300 años de historia” liburuan (Rosa Villafranca eta Angel M. Aldaia, 1996) Otsagiko hainbat partitura daude jasota eta haiek begiratzeko eskatu didate Modorro zenbat aldiz errepikatzen den argitze aldera. Transkribapena egin zuten musikoek kontatzen trebeak izan behar zutela-eta, oinarrizko esaldia zenbat aldiz errepikatzen duten kontatzen ibili naiz (oinarrizko esaldia, 4 konpaseko hori, liburu honetako 215. orrialdeko partituran 4 konpasekoa dena):

• 109. Orrialdea (1925, Julián Lumbreras): Modorron edo “Burrunba”n, gure “esaldia” 3 edo 4 aldiz errepikatzen den ez dago argi, doble barra bat jartzen dutelako errepikapena balego bezala, baina bi puntotxoak jarri gabe.

• 133. Orrialdea (1933, Sabino Carlosena): Birritan esaldia eta hori guztia errepikatuta. Hortaz, esaldia 4tan (2ko multiploak).

• 141. Orrialdea (1934, Manuel Viscarret): esaldia lau biderrez eta hasierara (beraz, 4ko multiploak).

• 155. Orrialdea (1941 inguruko partiturak, Jesús Montero). Hau eta anaia Lizarrakoa gaiteroak ziren eta Otsagiko dantzariek eurak kantatu zizkieten dantzak entsaioaren aurreko arratsaldean eta gaiteroek transkribatu egin zituzten. Ez dago argi errepikapenik dagoen, errepikapenetako kutxatxoa eta doble barra daudelako azken konpasean baina puntotxo biak jarri gabe. Edozelan dela ere, azkenean beti inpare aterako litzateke: 3, 5, 7, 9,… aldiz errepikatuko lukete esaldia.

• 168. Orrialdea (1944, José María Larrat): esaldia 4 biderrez errepikatzen da eta hasierara (4ko multiploak).

• 209. Orrialdea (1940-1950. urte ingurukoa, Moisés Elizaga): Elizaga anaia famatuetako bat. Lizarrako bi anaia hauek 40ko hamarkadatik jada jotzen zituzten Otsagiko dantzak. Esaldia lautan egiten zuten eta hasierara bueltatzen ziren (4ko multiploak, hortaz).
Liburuak zera dio: “son las partituras más ricas en apuntes que han aparecido. Ligaduras, repeticiones, terminaciones, etc. enriquecen notablemente el legado, haciéndonos pensar que los intérpretes conocían las danzas a la perfección. A partir de estas partituras queda incluida una parte más, al principio de cada paloteado que, curiosamente, aunque el gaitero la toca, el danzante no la palotea. Solamente marca el ritmo con los pies. En la música actual, el gaitero primero hace una especie de aviso utilizando unos compases de la misma mrlodía; aviso que incluyó Moisés Elizaga en la danza, a partir de …”.

• 215. Orrialdean egungo partitura batzuk daude (“unas partituras de las danzas de Ochagavía que reflejan la manera y forma de interpretación que, en la actualidad, tienen”). Partitura horretan ulertzen dudanaren arabera, 29 aldiz errepikatzen dute esaldi oinarrizkoa (5 + 3 * 8 = 29): “La primera frase 5 veces al empezar, después como está” eta “como está” hori holaxe da: esaldia hirutan errepikatuta eta hasierara joanda 8 aldiz.

Beno, hemendik ia edozein ondorio atera daiteke musikarien eta dantzarien arabera aldatzen direlako errepikapenak denbora pasatu ahala. Aipatutako partituretan, errepikapen kopurua gehienetan 2ren multiploa da (4ko multiploa gehiagotan). Nik jo beharko banu, lautan errepikatuko nuke, lauko hori unitatetzat hartuta eta hori “X” aldiz errepikatuko nuke dantzarien, plazaren eta abarren arabera. Baina… denetariko partiturak daude."

Azkenian, Pedro Esartek fijo baten baño gehiagotan buelta bi emonda dantzatu zebala Modorroa, biak alde berera.

Mikel Goitia on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/18

Bai izan ahal da. Pedro Esarteri ulertzen dotzetena nik da, buelta bi emoten ebala, baña biek aldi berera. Horregaitik burua bueltaka akabatzen ebien jakin barik ondo jarraitzen. Arrarasen aldaketa, buelta bat batera eta bestea bestera emon behar ebiela esan eutzien.
Askotan gertatu da, interpretaziok aldatu dabiezala dantza zatiek, eta diñozun modun Pedro Esartek erratuta egotea.

Mikel Goitia on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/18

Adoz Oier; bideoan gainera Claudiogaz batera, bertan ikusi ahal dogu Pedro Esart, bideo azkotan, dantzari bezala, eta gero Bobo bezala izandakoa.
Beste alde, barriro diñot ez naizela jakintzua musikan, nahiko desastrea nintzen Soleko klabeagaz!!!. Baña nik hiru parte baño ez dotaz entzutem eta ikusten bideoko modorroan. Beste guztietan, beti errepikatu egieten direz, paloteauak. Hemen buelta bat emoten dabie paluekaz lurren kontra, eta gero birritan paloekaz dantzariek artean.
Ez da beste paloteauetan bezala, edo nik horrela uste dot

Mikel Goitia on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/18

Ni neu bakarrik liatu nintzen izenakaz, eta Katxutxa, Modorro modun har tu. Bajan egotea dakarren ondorioak!!!

Mikel Goitia on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/18

Sentitzen dot txaro azaltzea. Ni ez naz musika aditua, baña entzueta ikusi ostean Aritzek jarritakoak, burura etor jatan gure artean askotan komentatutakoa; gehienetan doblatu egiten direzela zatiak dantza askotan. Aritzek jarritakoatan,artikulu interesgarri honetan, gauza bera entzun ahal dogu, eta Otsagiko paloteauetan, modorroan izan ezik bebai, jo eta dantzatu be.
Beste batetik 1984an Otsagi bertan, Pedro Esarteri egindako entrebista baten, badiño berak be, Arraras joan orduko dantzatuten ebiela buelta birritan eginda, eta biak alde bardiñera ezkerrera.

http://www.youtube.com/watch?v=In6W_x-mOeI

Guzti hau, Aritz Ibañezek egindako artikulu interesgarriari kendu barik iñolako meritua

Mikel Goitia on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik

2013/03/14

Kuriosoa da hemen entzun eta ikusten doguzan gutietan, beti errepikatu egiten dala parte edo zati bakoitza. Otsagiko paloteauetan ere bardin gertatzen da. Baña Modorrogaz badago eztabaida hori; bai antziñeko partituretan baita ere Maisu batzuk desberdin erakutsi dabielako ere.

Ziur gure artean zer esan be egongo dala!!!!

Mikelue on Joan zaizkigun dantzariei azken agurra

2013/01/03

2012ko martiaren 28an Jesus Altuna "Dima", Dantzari Dimoztarra joan zan gure artetik 66 urte zeuzkala. Andra Mari Eusko Dantzari Taldean urteetan ibilitako dantzaria. Beti talde txikien arduradun moduan ezagutu izan dogun arren, talde nagusian be dantzari trebea gendun.
Askok gogoan dogu nola uda partean Gorbeialdeko Arrabara eroaten ginduzan egun batzuk pasatzera eta zelan egunero-egunero, goizean goizetik jagi eta Villarora arte bajatzen zan oinez eta bueltan igon barriro, gu danontzat labatik harako ogia ekartzen.
Gizon ona, langilea, dantzaria, Euskotarra eta Abertsalea!!!!!!!
http://www.dantzan.com/[…]/image_large
Mikel Goitia

Mikel Goitia