Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea KukaiDantzaKonpainia Sortzailea aurrez-aurre: Igor Calonge

Dokumentuaren akzioak

Sortzailea aurrez-aurre: Igor Calonge

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak, Dantza Sentsibilizazioarako proiektuaren baitan, ekitaldi berri bat aurkezten dizue. "Sortzailea aurrez-aurre" zikloaren baitan Igor Calonge dantzari eta koreografoarekin topaketa berezi bat proposatzen dizue. Bertan, Calongek "A cielo raso" bere konpainiarekin urtarrilaren 25ean egingo duen emanaldiaren ardatzak, ezaugarri nagusiak... ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. "Pereza" lana urtarrilaren 25ean Kulturgunean aurkeztuko du Calongek eta bere konpainiak.

Pereza

Gizakiaren jardun bakoitzaren baitan bizi den edertasunaz mintzo da, hitz eta keinu bakoitzean, eta ezagutzera ematen dena,bizi dena, eta garrantzia duena.

Natura zabal batean etzanda, berde eta beltz, basoa, non nire gorputzak azken tantaraino baliatuko lukeen. Nire gorputzak amore ematen du, giharrak askatzen dira lurra gero eta gertuago sentitu ahala, hezurrek karraska egiten dute gero eta barrurago hondoratzen diren bakoitzean, eta sentitzen dut hementxe bertan erroak egin nitzakeela, datorren udaberrian lora nintekeela zuhaitz bihurtuta, belar eginda.

  • Eguna: Urtarrilak 15
  • Ordua: 19.00
  • Lekua: Ensaio gelan, 2. Solairuan
  • Laguntzailea: Errenteria Musikal Musika eta Dantza eskola
  • Antolatzailea: Errenteriako Udala-Kukai Dantza Konpainia
  • Izen ematea: dantza@kukai.info Sarrera mugatua
  • Doan
  • Taldearen informazioa: http://ciacieloraso.com/index.html

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

KukaiDantzaKonpainia

KukaiDantzaKonpainia

Kukai Dantza Konpainiak jatorri tradizionaleko dantza ikuskizunak sortzen ditu. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, beste dantza estiloekin eta beste pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu Kukaik. ‘Deiadarra’ izeneko koreografia aurkeztuz ekin zion lanari 2001.urtean, eta harrez geroztik makina bat lan egin ditu. Esanguratsuak dira, Tanttaka Teatroarekin elkarlanean ekoiztutako ikuskizunak: ‘1937, gogoaren bidezidorretatik’ (2002), ‘Otehitzari Biraka’ (2005) eta ‘Hnuy illa…’ (2008). Ikuskizun horiek arrakasta handia lortu dute Euskal Herrian. Emanaldi ugari egiteaz gain, 2003. urtean Donostia Antzerki Saria eskuratu zuen ‘1937’ ikuskizunak. Halaber, Euskal Herritik kanpo ere emanaldi dezente egin ditu Kukaik ikuskizun hauekin. Hala , Argentinan, Txilen, Uruguain, Venezuelan, Estatu Batuetan, Kolonbian eta Erresuma Batuan aurkeztu ditu bere ikuskizunak. Tanttaka Teatroarekin harreman estua izanda ere, Kukaik beste hainbat lankidetza ere burutu ditu. Esate baterako, 2007. urtean, Logela Multiemdiarekin batera ‘Latidos/Taupadak’ kale-ikuskizuna sortu zuen Valladolideko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren enkarguz. Kukairen jarduera nagusia ikuskizunen produkzioa eta aurkezpena izanik ere, saio berezi ugari egin ditu hainbat ekitalditan. Esate baterako, ‘Arditurri, Bertsoak dantzan’ saioa, 2007. urteko Max Sarien Gala, Euskal Turismoaren Gala, Haizearen Orraziaren inaugurazioa, Gipuzkoako Batzar Nagusien inaugurazioa, Nazioarteko Antzerki Egunaren Gala, Korrikaren aurkezpena… Ibilibide honetan guztian artista ugarirekin lankidetzan jarduteko aukera izan du Kukaik: Mireia Gabilondo, Juan Mari Beltran, Mikel Urdangarin, Iñaki Salvador, Logela Multimedia, Carlos Nuñez, Sol Pico, Jon Maia eta Andoni Egaña bertsolariak, Oreka TX…