Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jon Iruretagoyena Guilcherri omenaldia Creteilen (5): dantzaren historia eta gizartearen bilakaera

Dokumentuaren akzioak

Guilcherri omenaldia Creteilen (5): dantzaren historia eta gizartearen bilakaera

Guilcherri omenaldia Creteilen (5): dantzaren historia eta gizartearen bilakaera

Creteil, 2014-10-18. Argazkia: Jon Iruretagoiena

Behin Yvon Guilcherrek bere mintzaldia bukatuta, segidan Naïk Raviart bere  arrebari eman zion hitza. Berak ere, bere aitaren obraz hitz egin zuen, tokiko inkestak idatzien ikerketa inplikatzen duen lana aipatuz.   Jean Michel Guilcher, gizarte dantzaren historia, aitzindaria perspektiban ...

Behin Yvon Guilcherrek bere mintzaldia bukatuta, segidan Naïk Raviart bere arrebari eman zion hitza. Berak ere, bere aitaren obraz hitz egin zuen, tokiko inkestak idatzien ikerketa inplikatzen duen lana aipatuz. 

Jean Michel Guilcher, gizarte dantzaren historia, aitzindaria perspektiban

Tokiko ikerketak duen arazo bat da, dantzen jatorriari buruz galdezka ari garenean, dantzaren historian bila joan behar dela. Azkenean, lan historikoa egitera bortxatzen du. Adibidez, Bretainiako dantza oihiturak kate-dantza edo soka-dantza baliatu du garai hurbil bateraino. Horrek ekarri zuen Jean Michel Guilcher Berpizkundeko Braleen Munduan ikertzera. Branle eta soka-dantzen arteko harremana betidanik ezaguna dela uste dugu, baina Naïk-ek oroitarazten digu bere aitari eskertu behar diogula bi mundu horiek hurbiltzeagatik. Bestalde, Braleak eta soka-dantzak ez diren dantza motak, kanpotik etorritako influentziak direla dirudi. Beraz, horien iturrira itzultzeko, idatzietan murgildu behar da.

Hala nola Jean Michel Guilcher-ek hainbat inkesta eta ikerketa historikoak egin ditu, Erdi Aroko "la Carole" dantzen inguruan (Rondes, branles, caroles: le chant dans la danse - 2003) , XVIII. mendeko "La Belle Danse" eta Dantzaren historian egina izan den lan handienetariko bat, kontra-dantzaren inguruan (La contredanse un tournant dans l'histoire française de la danse 1969/2004).

Kontra-dantzari buruzko lan nagusienetariko bat izan da. Tokian bertan hori baieztatu dutenak asko izan dira. Ordurarte ezezaguna zen mundu bat agertarazi du. Ez du soilik dantza mota baten historia kontatu. Erakutsi digu, nola adierazpen modu hori baliatu duten gizarteek, piskanaka dantzaren aurpegia aldatu duten, haien irudia islatu araziz. Guilcherrek zentzua eman zion dantza honen historiari, ez zituen bakarrik gertakizunak kondatu. Oinarrizko obra honek gizarte frantsesaren eboluzioa erakutsi zuen bai sozialki bai kulturalki. Bestalde, lan horrek beste lan ezezagun asko ezagutarazi zituen, dantza tratatuak, koreografiak, eskuidatziak, musikak besteak beste. Azkenean lan horrek gaurko dantzaren praktikan eragin handia ukan du. Jean Michel Guilcherren haurren bidez lehenik, baina baita ere bere ikasle ohien eta ikasleen ikasleen bitartez ere bai.

Bukatzeko honako hitzak esan zituen Naïk-ek: "Dantzak pensamolde sozialak eta haien berrikuntzak inplikatzen ditu. Irrikak eta itxaroteak eguneratzen ditu eta lehengo moldeak aldarazten ditu. Harreman zuzen bat dago gizartea eta bere adierazpen moduaren artean. Harreman hori garaien arabera modifikatzen da elementu desberdinak kontserbatuz, baztertuz, bereganatuz, edo sortuz."

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.