Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jon Iruretagoyena Guilcherri omenaldia Creteilen (4): desagertu den gizarte bat dantzan

Dokumentuaren akzioak

Guilcherri omenaldia Creteilen (4): desagertu den gizarte bat dantzan

Guilcherri omenaldia Creteilen (4): desagertu den gizarte bat dantzan

Yvon Guilcher, aitaren argazkia atzean duela mintzaldia eskaintzen, Creteilen, 2014ko urriaren 18an. Argazkia: Jon Iruretagoiena

Yvon Guilcher, aitaren argazkia atzean duela mintzaldia eskaintzen, Creteilen, 2014ko urriaren 18an. Argazkia: Jon Iruretagoiena

 Jean Michel Guilcherren omenez Creteil-en egindako jardunaldian, arratsaldeko saioa hasi eta hitza hartu zuen lehendabizikoa Yvon (edo Yves, bere sortizena), Jean Michel eta Hélène Guilcher en semea izan zen. Bere aitaren ibilbidea aztertu zuen, Bretainian egin zuten ikerketari begiratu zion, bere haur ikuspuntutik lehenik, gero gazte eta gizon.

Liburutegietatik gurutz-bideetara: naturalista baten etnologia

Beraz Guilcher semeak, bere gurasoen inkesta nola bizi izan zuen kontatu zuen, gerla bukatu zenetik 1963 arte, esan nahi baita, 6 urte zituenetik 23 ukan arte. Oroitarazi zigun lehen gauza izan zen, bere gurasoak inondik ere horrelako tokiko inkesta egiteko ez zirela preparatuak. Lehenago aipatu bezala, biek, naturalismoa, paleontologia eta zoologia ikasi zuten, baina haien formakuntza zientifikoaz metodologia bat atxiki zuten. Lehenik obserbatu, gero galdekatu, azkenean egiaztatu. Haien buruari pausatzen zituzten galdereri erantzunak bilatzen zituzten. Bretainara joan zirenean halako galderak ukaiten ahal zituzten: "Nola dantza horiek transmitzen dira ingurune sozial honetan? Ohiturak bere baitan eramaiten duena beti berreraikitzen doa edo aldatzen du?"

Gerla bukatu zenean, oinez hasi zuten beraz haien bidaia Bretainian zehar. Bizkar gainean motxila eta barnean janaria eta idaztekoa. Geroxeago bizikletan ere ibili ziren eta inkesta bukatzean baizik ez zuten auto zahar bat ukan, Renault Markako 4CV bat.

Jean Michel Guilcherentzat inkestaren hasiera herrikoekin lana egitea izan zen lehendabizi. Sardea baliatu eta bere bizkar gainean bihi zakuak eramaitea besteak beste. Helène bere aldetik emakumeen lan taldearekin iblitzen zen. Yvon gazteak, aita bezala egiteko sardea hartzen zuen. Inkestaren lehenengo eta garrantzizko gauza zen jendearekin harremanetan sartzea. Jendearekin laguntasun harremanak sortzea zen. Ikerketa hasi baino lehen tokikoen konfiantza irabazi behar zuten. Jendeak orokorrean bazekiten Guilchertarrak zertara zetozen, baina nor ziren jakin nahi zuten. Inkesta bat ez da informatzaile bati elkarrizketa bat egitea. Ez zuten grabagailurik baliatzen. Bertakoekin mintzatzen ziren eta bigarren aldi batean buruz atxikitako guztia berriz garbira idazten zuten. Grabagailu bat bi urte geroago ukan zuten baina herritarren kantuak grabatzeko baizik, elektrizitatea zenean noski, garai hartan ez baitzen toki guzietan aurkitzen. 

Breteinian, gerla ondotik, gerora begira zen gizarte bat aurkitu zuten. Baina oraindik aurkitzen ahal ziren XIX. mendean 20 urte ukan zituzten jendeak. Han dantzak bilatzera joan ziren eta azkenean dantza egiten zuten jendeak aurkitu zituzten eta gainera, dantza denak desberdin egiten zuten. Ez zuten dantza trasmititzen zuen gizarte bat aurkitu. Ez dantza ez bere hizkuntza ere. Gizarte horrek ez zituen dantzariak formatzen, baserritarrak baizik. Han aztertutakoaz hainbat erantzun eta ondorio atera zituzten azkenean ikerlariek.

Dantzak mentalitate sozialari buruzko informazioak ekartzen ditu. Belaunaldiak begiratuz, konturatu gaitezke iragan hurbil batean dantza aldatu den edo berdina egon den. Dantzak historiaren eragina jasotzen du, baina tokian tokiko balditzapenak aurkitzen ditu, horrek dantza tradizionalean ezberditasunak sortzen ditu. Dantzaren geografia historia da, karta baten gainera eramana. Tradizioaren nozioa bera historiari lotua da eta ez du garai guzietan funtzionatu.

Azkenean, Yves Guilcherek etnologiari buruzko bere iritzia eman zuen, batez ere gaur egungo etnologia bat posible denez galderari erantzunez: gaur egun, horrelako inkestak ez dira posible, lehenago aipatutako eremuak desagertu direlako. Hori gazteei ulertaraztea oso zaila dela dio. Era berean, holako gizarteak eta mentalitateak behin izan direla eta desagertu direla ulertaraztea ez da gauza erreza. Berak dionez, gaurko etnologia bat ezinezkoa da.

Guilcherri omenaldia Creteilen: Kronika atalka

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.