Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea Ane Albisuren hitzaldia Barakaldon

Dokumentuaren akzioak

Ane Albisuren hitzaldia Barakaldon

Otsailaren 19an, 19:00etan, hitzaldi bat antolatu du Ibarra-kalduk, elkartearen 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan. Gaia Euskal Herriko janzkera tradizionala izango da, eta jantzi tradizionalak janzteko erak azalduko dira bertan. Lantegi moduko atala ere izango da hitzaldian, buruko zapiak eta beste apaingarri batzuk jartzen ikasteko. Horretarako Ane Albisu izango da hizlari eta gidari.

Ane Euskal Filologian litzentziaduna da, euskara-irakaslea, eta duela 20 urtetik gora Euskal Herriko folklorea ikertzen duen Ikerfolk taldeko kidea, baita Argia dantza-taldeko kidea ere. Juan Antonio Urbeltzen laguntzaile ere bada, eta “ATONDU, XXI. MENDERAKO PROPOSAMENA” izeneko liburua idatzi du, tradizioko eta jai-giroko gure janzkeraren berri emateko.

Hori dela-eta, gonbite zabala egiten du Ibarra-kalduk, hala taldeetako dantzarientzat, nola txikienen gurasoentzat ere, egungo eta bihar-etziko dantzariak egokiro janzten ikasteko, dantza-talde guztientzat biziki interesgarria delakoan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com