Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Ikastaroa: Dantza lotua aberasten

Dokumentuaren akzioak

Ikastaroa: Dantza lotua aberasten

2016/09/29 11:55
Ikastaroa: Dantza lotua aberasten

Bikotea dantza-lotuan. Argazkia: Arbizuko Udala.

Mazurka, ezkotix, bolero, habanera, polka, balts... oinarrizko erritmoak ditugu dantza lotuak tradiziozko dantzan. Gure dantza ezagun askoren oinarrian daude, maiz erabiltzen dira, askotan ohartu gabe. Horrez gain, plazetan ohikoak dira dantza lotuak, baina mugatuta, aldaketa edo berrikuntzarik gabe. Ikastaro honetan dantza lotuetan sakondu eta aberasteko aukerak jorratuko dira. 

Arrasate 1900 inguruan dantzaldia plazan 02 detailea
Dantzaldia Arrasaten, 1900 urte inguruan. Argazkia: Mendia Fondoa.
Izan ere, dantza lotuek joko handia eman dezakete:

  • Lehenbizi, errepertorioa osatuta: gure musika eta dantza tradizioan bizirik ditugun dantza-lotu guztiak normaltasunez berrerabilita (pasodoblea, polka, ezkotix, boleroa, habanera, balsa, mazurka…)

  • Ondoren, gure tradizioko dantza lotuei berrikuntza ekarrita, aberasteko: adibidez, Europa mendebaldeko beste lurralde batzutan urteak daramatzate dantza lotuen mugak zabaltzen, beti tradiziozko musika eta erritmoetan. Horrek zaletasun eta publiko berriak erakarri ditu, eta dantza lotuan gozatzeko bide berriak ireki.

  • Baina ez da bakarrik kopiatzea / inportatzea. Erritmo bakoitzean sakonduta, aurki ditzakegu esploratzeko bide ugari, musikarekin jolastu eta sortzeko.

  • … eta musika doinuak. Dantza lotuetarako erabili ohi dugun musikan ere badago berrikuntzarako aukera, erakargarritasun berriak esploratzeko.

Saio bi izango dituen ikastaro honetan euskal errepertorioan aspaldi txertatutako erritmoak eta doinuak errepasatuko ditugu Patxi Monteroren eskutik.

Arbizu: Bikotea dantza lotuan
Arbizu, bikotea dantza lotuan. Argazkia: Arbizuko Udala.

Helburuak

Gure tradizioko dantza lotuetan erakargarritasun berriei atea zabaltzea: ohiko moldeak gaindituz, aukera berriak esploratu. Ondorioz, dantza lotuan gozatzeko aukerak aberastea, eta beharbada, zaletasun berriak erakartzea. Eta horretarako:

  • Errepertorioa aberastu: gure musika eta dantza tradizioan bizirik ditugun dantza-lotu guztiak normaltasunez berrerabil daitezen sustatzea. Batez ere, gutxiago erabili ohi direnen xarma deskubritu (habanera, mazurka…).

  • Dantzakera aberastu: erritmo bakoitzak, lotuan dantzatzeko ematen dituen baliabideetan sakontzea.

  • Adibide bezala, Europa mendebaldeko bal-folk eremuan oso indarrean dauden ‘berrikuntza’ moldeak ezagutzea (baina ez hori bakarrik).

  • Dantza loturako musika doinuetan ere berrikuntza adibideak ezagutzea.

Balsa, pasodoblea, txotisa, polka, mazurka, habanera, boleroa... Dantza bakoitzak gordetzen duen egitura erritmikotik hasi eta lotuan proposatu, berriztu, inprobisatu...gozatzeko baliabideak eskaintzea izango da ikastaro honen helburua.

Patxi Montero (Irun, 1966)

Patxi Montero
Patxi Montero, Herrixa Dantzan. Argazkia: Julio Calleja - Goiena.
"Dantza ikaslea (beti) eta dantza irakaslea" dio bere buruaz dantzan.eus-en daukan profilean Patxi Monterok. Zintzo betetzen du esandakoa, dantza irakasle aritzen baita helduentzako, tradiziozko moldeetan dantzanerakusten, eta plazako euskal dantzen eskolak ematen. Baina dantza ikasle izateari ez diola utziko erakutsiz, han eta hemen eskaintzen diren ikastaro eta mintegietako ikasle finkoa da.

Plazako dantza tradizionalean espezializatu da Patxi Montero, bai horien irakaskuntzan eta baita plazetan dantza gidari lanetan arituz ere. Herrixa Dantzan dantzaldien sortzaile eta gidaria, eskatzen dioten beste plaza eta talde batzurekin ere aritzen da (besteak beste Txertubi taldearekin). 

Ikastaro honi dagokionez, Europa mendebaldean zabalduta dagoen bal-folk mugimendua ezagutu, eta bertatik ere edan du, dantza-jaialdi eta ikastarotan. Horrek euskal dantzarako zuen ikuspegia aberastu dio.

Ikastaroa: Dantza lotua aberasten
Irakaslea: Patxi Montero
Datak: urriak 15 eta 29, larunbatak.
Ordutegia: 9:30-13:30
Lekua: Elgoibar, Inazio Bereziartua Musika Eskola (Aita Agirreren Plaza 4)
Matrikula: 25€

Izen-ematea: Ikastaroan izena emateko egin klik hemen

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2023

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa