Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Mintegia: Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa

Dokumentuaren akzioak

Mintegia: Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa

2016/03/31 05:30

Denok ezaguzen dugu larrain-dantza. Ikusi, entzun, musika jo eta ziur aski dantzatu dugu inoiz. Suit tankerako dantza honek, ordea, haren sorreraren inguruko iluntasunak eta gerora egindako bideak eraginda, izan du eta badu beregan ezagutzeko konturik: dantzatzeko erak direla, osatzen duten zatiak direla, zati bakoitzaren errepikapen kopurua dela... izan da zertaz hitz egin. Adibidez, dantzan.eus-en berriki argitaratu diren 1947. urteko larrain-dantzaren irudietatik gaur egun ikus dezakegun beste larrain-dantza honetara, edo Lizarran bertan ikus daitekeen honetara, edo Galdakaoko Andra Mari taldekoek dantzatu ohi duten beste honetara bada alderik.

larrain-dantza-zaharra2

Dantzan Ikasitik, larrain-dantza ikasteko ikastaroa izan gabe, Baile de la Era delakoari atzera begiratu bat egitea proposatzera gatoz dantza-kate honen egituratze prozesua, historia eta oinarriak hobeto ezagutzeko asmoz. Herri gehienetan eskaintzen diren plazako dantzen ikastaroetan ohikoa izaten da larrain-dantza, eta horietako irakasle aritzen direnentzat lagungarri gerta daiteke mintegi hau. Apirilaren 16an egingo dugun mintegian saio teorikoa eta saio praktikoa izango ditugu. Teorikoan, Julian Romanoren inguruko XX. mendeko lehen testigantzetatik hasi eta Beruete, Elizaga edo Olazaran bezalako abizenek zer esan izan duten larrain-dantzaren bilakaeran ikusi eta entzun ahal izango dugu. Praktikoan berriz, gaur egun Lizarran bertan dantzatzen den moldeari errepasoa egingo diogu.

Raquel Ugartondo eta Javier Lana - Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerra

Taller de Danza Popular de Tierra de Estella - Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerra 2013an sortu zen folklorea ezagutarazi eta helduentzat dantza eskaintza bideratzeko. Raquel Ugartondo eta Javier Lanak gidatu eta bultzatuta, Dantza Plazan izeneko ekimena bultzatzeaz gain, erakusketak ere antolatzen dituzte, beti ere herriko jai egitarauan parte hartzeari arreta berezia jarriz. Gabon gauean artzainek dantzatu ohi zuten Pastorela de Dicastillo izeneko ohitura berreskuratu dute. Gaur egun Lizarra, Villatuerta, Deikaztelu eta Ameskoabarrena herrietako 80 pertsona inguru batzen dira Lizarraldeko Herri Dantzen Tailer honetan.

Raquel-Ugartondo-Javier-Lana-Calle-Mayor
Raquel Ugartondo eta Javier Lana, Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerra.

Raquel Urgartondok urte gutxi, 2012tik hona, baina bizi-biziak daramatza dantza tradizionala bertatik bertara ezagutu, ikasi eta sakontzeko ahaleginean. Javier Lanak berriz 70eko hamarkadan Larraiza dantza taldean ekin zion dantzaren ibilbideari. Hasierako jarduera 40. hamarkadan Francisco Beruetek koreografiatutako dantza errepertorioa dantzatuz hasi zuen, nahiz eta gerora beste herrietako euskal dantzak ere ikasi zituen. Raquel eta Javier, biak ere Francisco Beruete Dantzari Ohien elkarteko kide izandakoak, gaur egun Herri Dantzen Tailerrean murgilduta daude burubelarri.

Mintegia: Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa
Irakaslea: Raquel Ugartondo eta Javier Lana (Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerra)
Datak: 2016ko apirilak 16, larunbata
Ordutegia: 9:30-13:30
Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
Matrikula: 15€

Izen-ematea eta informazioa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

Dantzan Ikasi Topaketak 2024: programa eta izen-emateak

Egindakoak

2024

Ikastaroa: Tipi-tapa! Klakearen teknikara hurbiltzea // Kronika

2023

Mintegia: Zer dantzatzen da Elgoibarren? Elgoibarko dantza-sistemaren bilakaera Gipuzkoako dantza-eskolaren testuinguruan // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa