Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Argia: ibilbidea eta ekarpenak

Dokumentuaren akzioak

Argia: ibilbidea eta ekarpenak

2010/01/11 15:27
Donostiako Argia dantzari taldearen ibilbidea, oinarriak eta ekarpenak ezagutzeko aukera izan genuen Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregik eskainitako "Argia, oroimenaren haritik" ikastaroan. Ikastaroak bi saio teoriko izan zituen Dantzagunean, abenduaren 1ean eta 9an, eta bien artean, abenduaren 4an, Victoria Eugenian eskaini zen Axuri-beltza ikuskizuna ikusteko aukera izan zuten ikasleek.



Argia dantzari taldearen gidaritza 1966an hartu zuen Juan Antonio Urbeltz-ek, eta garai horretan euskal dantzaren egoera zein zen deskribatu zuten. Gerra-osteko giroa, erreferentzien galera, dantza-maisuen aro bukaera, dantza-taldeak, txapelketak, alardeak, manierismoa, e.a. Giro horretan lan teoriko eta praktikoa uztartuz, sustraietara  jotzearen garrantziaz ohartzen da Argia eta Oteiza edo Caro Baroja moduko laguntzaileen babesarekin, dantza tradizionalaren ikuspegi berri bat ekarriko du plazara eta antzokira.



Lehen urteetako tokian-tokiko bilketa lan etnografikoa izugarria izango da: Berriz, Oñati, Lesaka, Baztan, Lizartza, Bedaio, Lasarte-Oria, Malerreka, Leitza, Iribias, Imotz, Auritze, Aezkoa, Azkarte, Uharte Garazi, Makea,... Azken dantza-maisuekin zuzenean ikasteko aukera izan zuten: Ignacio Gordejuela, Alejandro Aldekoa, Etxahun Iruri, Faustin Bentaberri,...

Euskal Herriko tradizioa ongi ezagutzeaz gain, Europako markoa aintzat hartu behar dela ikusten dute Argiak arduradunek, testuinguru horretan garatu baita gure tradizioa eta harreman horien zantzuak behin eta berriz ageri baitira gure folklorean. Ez gara isolatuta izan.



Bilketa lan horiek ikuskizunen bidez zabaltzen eta ezagutzera ematen joan ziren, baita emanaldi monografikoak eginez ere: Nafarroa (1970), Gipuzkoa (1972), Lapurdi (1974), Zuberoa (1978),... 1986tik aurrera bildutako materialekin ikuskizunak prestatu ditu Argiak: Irradaka, Zortziko, Muriska, Alakiketan, Kondharian, Pas de Basque, Axeri-boda, Axuri-beltza.

Tradizioa eta sorkuntzaren arteko mugak non dauden galdetu zuten Urbeltz eta Arregik, eta sorkuntzari buruz beraiek duten jarrera aurkeztu zuten.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

 

Hurrengo saioak
Antton Luku: Dantza libertitzeko? (abenduak 12)

 

Egindako ikastaroak
2014
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita

2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan.com elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa