Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi

Orain arteko ekarpenak

Dantzan irakasteko ikasten Elgoibarren eta Beasainen

2016/02/04

Hamaika lagun batu gara Elgoibar eta Beasainen Patxi Labordak proposatutako dantzan irakasteko baliabideak ikasi eta lantzen. Izan ere, urria bukaera eta azaroa hasiera bitartean hiru txandatan 100etik gora pertsonek jarraitu dituzte adi-adi Patxiren aginduak, birritan Elgoibarko Inazio Bereziartua...

Gehiago irakurri

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzak III: Iztuetaren ekarpena eta ia-desagertu den dantzakera

2016/01/12

Bi zati izango ditu Gipuzkoako dantzei buruzko ikastaro berezi honen hirugarren saioak. Batetik, Iztuetari begiratuko dio Juan Antonio Urbeltzek, eta Gipuzkoako dantzen tradizioan hainbeste aldiz aipatzen den erreferentziaren ikuspegi berriak eskainiko dizkigu. Bestetik, XX. mendearen bigarren zati...

Gehiago irakurri

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzak II. Berpizkundeko dantza-maisuen sistema

2015/11/12

"Danza d'escola" edo "Mestre de Dansar" izenekin ezagutzen dira katalanez XV. eta XVI. mendeetan Europak Gorteetan nagusi izan zen dantza irakaskuntza sistema eta horretan ziharduten irakasleak. Dantzaren sistematika hori apur bat ezagutu eta Gipuzkoako dantzekin izan ditzakeen loturak identifikat...

Gehiago irakurri

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzak I. Sarrera historikoa eta Gipuzkoako taula gimnastiko koreografikoa

2015/10/28

Gipuzkoako dantzei jatorriari buruzko hipotesien testuingurua azaltzen saiatuko Gipuzkoako dantzei buruz egingo ditugun lau saioetako lehenean. Gipuzkoako dantzetan ageri zaigun sistema koreologiko eta pedagogiko horren aurrekariak Berpizkundeko dantza-maisuetan kokatzeko dauden arrazoiak aurkezt...

Gehiago irakurri

Ikastaroa: Gipuzkoako dantzak, jatorria, estiloak eta bilakaera

2015/10/28

Gipuzkoako dantzei begirada zabal eta kritikoa eskaini nahi diegu ikastaro berezi honen bidez. Lau saioz osatutako ikastaroa izango da, eta horien bitartez nagusiki bi gai jorratu nahi ditugu. Gipuzkoako dantzei buruz maiz esaten dugu oso teknikoak direla eta sistema egituratu bat osatzen dutela, b...

Gehiago irakurri

Lehen deialdia beteta, dantzan irakasteko baliabideen ikastaroaren beste bi txanda antolatu ditugu

2015/10/13

Patxi Labordak emango duen ikastaroaren lehenengo deialdiaren arrakastak bultzatuta txanda berriak antolatu ditugu: Elgoibarren bigarren bat eta Besainen berriz hirugarrena. Dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta transmisioan dihardutenei zenbait leiho irekitzen laguntzea da ikastaro honen xed...

Gehiago irakurri

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak

2015/09/16

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta transmisioan, zailtasun, muga eta ezintasun ugari aurkitzen ditugu maiz, bereziki haur eta gaztetxoei irakasteko ahaleginean. Horretan dihardutenei zenbait leiho irekitzen laguntzea da ikastaro honen xedea. Dantzaren pedagogiaren inguruan urte askotako eskar...

Gehiago irakurri

Zuberotarrez dantzan ikasten Jon Iruretagoienarekin

2015/09/11

Aurtengoan behintzat izan da aukerarik Zuberoako dantzetan murgiltzeko Dantza Ikasiren guardasolpean. Izan ere, urtarriletik apirilera lehendabiziko txandan eta maiatza eta ekaina bitartean bigarren txanda estuago batean, birritan eskaini behar izan dugu Jon Iruretagoienak emandako ikastaroa jasota...

Gehiago irakurri

Dantzan Ikasi: Zuberoako dantzen ikastaroa Jon Iruretagoienarekin

2015/04/16

Dantzan Ikasik Zuberoako dantzen ikastaroa antolatu du Jon Iruretagoienarekin. Lau saioko ikastaro trinkoa maiatzaren 2an eta 30ean eta ekainaren 13an eta 27an egindo da 15:00etatik 19:00etara Dantzagunean, Errenterian. Zuberoako dantzen oinarrizko urratsak, teknika eta estiloaren xehetasunak azaldu eta landuko ditu Jon Iruretagoienak, Maritzuli konpainiako dantza-maisuak. Euskal dantzetako irakasle dabiltzanei zuzendutako Dantzan Ikasi programaren barruan kokatzen da ikastaroa. Oinarrizko urratsetatik hasita Zuberoako dantzak eta haiek dantzatzeko teknika ikasteko edo, ezagutza hori, zorroztu eta zehazteko aukera izango da. Matrikula: 35€. Informazioa eta izen ematea: Ikastaroa: Zuberoako dantzak (Dantzan Ikasi).

Ikastaroa: Zuberoako dantzak

2015/03/09

Arrakasta handia izan du Zuberoako dantzen inguruan Jon Iruretagoienarekin antolatu den ikastaroak, eta kanpoan gelditu direnei leku egiteko asmoz, bigarren aukera zabaldu da, oraingoan Errenterian, Dantzagunean .  Zuberoako dantzen oinarrizko urratsak, teknika eta estiloaren xehetasunak azaldu e...

Gehiago irakurri

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

 

Hurrengo saioak
Gipuzkoako dantzak IV. Gipuzkoako dantzen sistema zaharra
Gipuzkoako dantzak III. Iztuetaren XIX. mendeko ekarpena eta XX. mendean ia-desagertu den dantzakera
Gipuzkoako dantzak II. Berpizkundeko dantza-maisuen sistema
Gipuzkoako dantzak I. Sarrera eta Gipuzkoako taula gimnastiko-koreografikoa
Dantzan irakasteko baliabideak

Egindakoak
2015
Jean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan.com elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa