Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiert Beobide Haatik: Errimak Oinetan

Dokumentuaren akzioak

Haatik: Errimak Oinetan

Noiz 2014/12/12
19:00
Non Pasaia, Pasai Antxoko Azoka
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Haatik Dantza Konpainiak “Errimak Oinetan” ikuskizunaren emanaldia eskeiniko du Datorren Abenduak 12an Pasai Antxoko Azokan, arratsaldeko 19tan.
Sarrerak 5 eurotan eskuragarri Leunda, Kamio eta Mimos tabernetan.
Aurreko astean Errimak Oinetan eskeintzen genuen 40. aldia izateak Getariako emanaldia berezia egin bazuen, oraingoan Gotzon Pozak eskeiniko duen azken emanaldia izateak egingo du berezi. Bene benetan, inoiz ikusteko aukerarik izan ez badezu berriro errepikatuko ez den interpretazio bat galtzeko arriskuan zaude. Merezi du!!! Eta agur esteko non hobe eta bere herrian, Pasai Antxon. Bere dantzako lehen pausuak eman zituen Alkartasuna Euskal Dantza Taldekoen babesarekin. Ez galdu!!!!

http://haatik.com/errimakoinetan/

Haatik Dantza Konpainiak “Errimak Oinetan” ikuskizunaren emanaldia eskeiniko du Getariako Herri Eskolako Aretoan. Azaroak 30 Igandea, arratsaldeko 19tan.

http://haatik.com/errimakoinetan/

"Errimak oinetan", bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia. Bertsolariek sentipen eta emozioak sentiarazten dizkiete entzuleei. Eta entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oinen bidez? Galdera horren erantzuna da Haatik dantza konpainiaren ‘Errimak Oinetan’ ikuskizuna, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia: dantza berriak, bertsoei jarriak! Unai Elizasu eta Aiert Beobide dira ikuskizunaren zuzendariak, eta Sustrai Kolina bertsoen egilea (hasierako agurrak, bakarkakoa, taldeetakoa eta puntutakoa). Bertsoak entzuteaz gain, ‘Errimak Oinetan’-en hainbat kantu entzuteko aukera izango dugu, egile ezagunek egindakoak.

Emanaldiaren argazkiak hemen: 

http://haatik.com/argazkiak/argazkiak-errimak-oinetan/


Dokumentuaren akzioak

Aiert Beobide

Aiert Beobide