Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea DantzaBiz Bizkaiko Dantza Etxea Jon Vallejoren Master Class-a izango da urrian

Dokumentuaren akzioak

Jon Vallejoren Master Class-a izango da urrian

Dantzabiz, Bizkaiko Dantza Etxetik, atseginez, antolatzen dugun Dantza Klasikoko kurtsora gonbidatu nahi zaitugu. Tailerrean izena emateko epea zabalik dago eta 25 plaza izango ditu. 2015eko lehen Master Class-a hauxe izango da:

Master Class Jon Vallejo, Dresdeko (Alemania) Balleteko solista, urriak 30 eta 31.

Jon Vallejo

Jon Vallejoren Master Class: kartela
Dresdeko (Alemania) Balleteko bakarlaria. Monakoko Dance Forum 2004ko Dantzaririk Onena Saria jaso zuen Gipuzkoako dantzari hau Dantza 2 Konpainia Nazionaleko kidea izan zen (2005/2006), 2006/2007 denboraldian Dresdeko Balletean sartu baino lehen, talde horretan bakarlariaren maila lortu zuelarik. 2009. urtean, «Dance Europe» aldizkariak «Dantzaririk Onena» izendatu zuen, William Forsythe-ren «In the middle, somewhat elevated» lanean egin zuen interpretazioagatik. 2010.urtean, Gipuzkoako Errebelazio Saria jaso zuen.«Master Class» deritzon dantza klasikoko ikastaroarendeialdia egiten da, dantza klasikoko klase batekin hastendena eta «Kortsarioa» eta «Beltxargen Aintzira» bezalako material klasikoak eta William Forsythe eta JiÞí Bubeníãek bezelako sortzaile garaikideak lantzen dituena.


Programa

Atal hauek dauzka:

  • Barrako lana, erdiguneko lana eta diagonalak.
  •  Errepertorio klasikoa: «Kortsarioa» (gizonezkoen bariazioa) eta «Beltxarga Beltza» «Beltxargen Aintziratik» (emakumezkoen bariazioa).
  • William Forsythe-ren errepertorioa: «Enemy in the figure».
  •  JiÞí Bubeníãek-en errepertorioa: «Canon in D Major».


Master Class honek garrantzi berezia emango dio dantzari baten moldakortasunari, gaur egun dantzari guztiak eremu estilistiko guztietan arazoei aurre egin eta arazoak konpontzeko gaitasun osoz mugitu behar direlako. Gaur egun, entzunaldi bat egiteko orduan, hautagaiak erregistro estilistiko guztietan erraz moldatu eta dantzatzeko gai dela erakutsi beharko du: klasikoan, neoklasikoan zein garaikidean.Dantzari eta koreografoentzako ikastaroa.

Dantzabiz

Dantzabiz, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurralde historiko honetan, dantza indartzeko bultzatzen duen ekimena da.

Prestakuntza ibilbideak dantzan programak, dantza sektoreari eremu eta diziplina ezberdinetatik eskeintzen zaion kalitatezko prestakuntzaren osagarri izatea
du helburu. Dantzabiz Ibilbideak sektorean parte hartzen duten eragileen garapena eta etengabeko hazkundea gara ditzaten balia-bide gisa azaltzen da (dantzari, koreografo,konpainia, pertsonal tekniko, gune, progra-matzaileak, etab).

Azken finean, dantzarekin eta dantzarako bilatze-bidea eta hobekuntza iraunkorra.

Jon Vallejoren Master Class-a

  • Egunak: Urriaren 30a (17:30etatik 20:30etara) urriaren 31 (10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara)
  • Tokia: Euskalduna Jauregiko Balletgela (A6)
  • Nori zuzendua: Dantzari eta koreografoak

Informazioa: Jon Vallejoren Master Class-a (Pdf, 4,9MB)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

DantzaBiz Bizkaiko Dantza Etxea

DantzaBiz Bizkaiko Dantza Etxea