Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Partitzeko tenorea

2017/04/26

Jose Inazio Sarasua. Oraindik airean dirau zure azken hatsak. Urrutitxo harrapatu nau. Horretan, zekenki, leiho honen bitartez, faltan dudan azken besarkada eman nahi nizuke, egin behar eta egin eztako pena bideratu nahian. Asko irakurri eta entzun dut zutaz azken egunotan, denak baleko, denak labu...

Judith Argomaniz eta Jose Antonio Begiristainek jasoko dituzte aurtengo Dantza Sariak

2017/04/26

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Dantza Sariak izeneko ekitaldiaren hamabosgarren aldia egingo du Donostiako udal aretoan. Apirilaren 29ean, larunbata, arratsaldeko 17:00etan emango dira aipatutako sariak eta UNESCOk jai horren inguruan idatzitako adierazpena irakurriko da. Sarrera dohaini...

Tradegin 2017, Uda ikastaroa-ekainak 30 uztailak 1-2

2017/04/25

Gure inguruan, Euskal Herrian, dantza bertokotasunaren eta lurraldetasunaren ikur indartsuenetarikoa dela esan daiteke hizkuntzarekin batera. Zerbaiti euskal itxura edo kutsua eman nahi diogunean musika eta dantza erabili ohi ditugu; adibidez, ekitaldi ofizialetan txistu-danbolinaren musikarekin au...

Dantzatrük egin dugu Urdiñarbe eta Eskiulako dantzariekin

2017/04/19

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatutako 'Dantzatrük' programan izena eman dugu aurten eta matxoaren 25 eta 26ko asteburuan egin genuen trukearen lehen partea, Urdiñarbe eta Eskiulako dantzariekin. Larunbat goizean erosketatxo batzuk egin eta goiz abiatu ginen bortuetan gora eta behera. Err...

Estreinaldia: Zeruko Konstelazioen Drama Koreografikoa

2017/04/18

Kresala dantza-taldeak ikuskizun berria aurkeztuko du maiatzaren 6an Vitoria Eugenia Antzokian arratsaldeko 20.00etan. Zeruko drama koreografiko astral hau dela eta, dantza-bilduma teatral txiki bat sortu dugu, dozena bat euskal gaik osatutakoa. Guztira, hamabi zeinu astral dira, gorputz-h...

Atalak 2.0: Iker Gomez eta Mikel Aristegi

2017/04/18

Apirilaren 18tik 20ra egingo dugu Biarritzen eta Donostian Atalak 2.0ren 2017ko bigarren saio-sorta. Atalak proiektuan 2008tik ehundik gora koreografia-lan aurkeztu ditugu, euskal eta europar koreografoen ekarpenarekin. Astebeteko tartean, Iker Gomezek eta Mikel Aristegik pieza koreografiko bana pr...

Jose Inazio Sarasua

2017/04/13

Dimitrie Cantemir: Istanbul entzuten ari naiz, Jordi Savallen bertsio zoragarrian eta hara non jakin dudan, ilunabarrak inguratzen gintuenean, gure Jose Inazio maitea bere musika ametsen danbolinean zamalkaturik gugandik urruntzen zela, eta espazio-denbora etengabeko bat garbi zeharkatuz, beste biz...

Goian bego Jose Inazio Sarasua!

2017/04/13

Momentu latz hauetan Elai Alaitik besarkada handi bat bidali nahi diogu Jose Inazio Sarasuaren senitarte eta lagunei eta baita Haritz HDT-eko familia osatzen duen pertsona orori ere. Inaziorekin harremana 80ko hamarkadan hasi genuen, antolatu genituen Kultura Tradizionaleko Topaguneen bitartez e...

Neskek jauziak dantzatuko dituzte igandean Luzaiden

2017/04/12

Iaz Luzaiden egindako herri galdeketan adostutakoari jarraituz , herriko neskek dantza-jauziak dantzatuko dituzte heldu den igandeko Bolant-egunean lehendabiziko aldiz. Ez dira jauzi guztiak izanen: Hegi, Marianak, Ostalerrak, Zazpi Jauziak eta Antxoriz dantzatuko dituzte neskek ere. Aldiz, gain...

Umezurtz geratu gara, Jose Inazio Sarasua hil da

2017/04/11

Jose Inazio Sarasua, gure dantza taldeko zuzendaria, motor, buru, akuilu, langile nekazin, txistulari, gidari eta laguntzaile ordezkaezina hil da. 60 urte zituen Jose Inaziok, dantza, musika, txistua, kultura eta herriaren alde eten gabe lanean eman dituen 60 urte. Dantzari hasi, txistulari segi...

Harpidetu