Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Txantxoak eta talai dantzariak, protagonista

Dokumentuaren akzioak

Txantxoak eta talai dantzariak, protagonista

Larraitz auzoan elkartu ziren denak batera dantzan aritzeko. Trukean herritarrengandik dirua, janaria zein oilaskoak jaso zituzten

Egilea
Núñez
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Amezketa - Abaltzisketa
Mota
Albistea
Data
2016/02/09
Lotura
Diario Vasco

Egunak pixka bat aldatu badituzte ere, Amezketako talai dantzariak herrian zehar ibili dira Inauteri hotsekin. Makilak etengabe kolpatuz, Amezketako eta Bedaioko baserrietatik dantzan aritu ziren larunbat goizean bi taldetan banatuta, eta igandean, herrigunean aritu ziren, Zubillaga eta Ugarte auzoetatik elizaraino. Tartean, Larraitzera joateko denbora ere izan zuten. Han Abaltzisketako txantxoekin elkartu ziren eta elkarrekin ere dantzatu zuten, batean Amezketako erritmoan, bestean Abaltzisketakoarenean, mantsoagoa.

Izan ere, Inauteri igandean, ohitura den bezala Abaltzisketako txantxoak herriko baserri eta etxeetan dantzan aritu ziren. Herrigunean aritu ondoren, Larraitz auzora ere joan ziren bertako baserrietan dantzatuz Amezketako talaiekin batera.

Dantzaren truke denetarik jaso zuten herritarrengandik, dirua, janaria zein oilaskoak ere.

Txantxoak mezetatik atera zirenean herritarrei dantzatu zieten. Talai dantzari guztiak Amezketako herrigunea zeharkatuz.

Txantxoak mezetatik atera zirenean herritarrei dantzatu zieten. Talai dantzari guztiak Amezketako herrigunea zeharkatuz.

 

Dokumentuaren akzioak