Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka San Pedro egun handiaren ondotik bestetako azken txanpan sartuak dira Donezteben

Dokumentuaren akzioak

San Pedro egun handiaren ondotik bestetako azken txanpan sartuak dira Donezteben

Astearteko herri bazkariarekin eta Gaixoa Ni kantatuz akituko dituzte ospakizunak

Joan den ortziral arratsean Xanti Uterga alkateak botatako txupinazoarekin abiatu ziren Doneztebeko San Pedro bestak. Asteburu jendetsuaren ondotik, astelehenean San Pedro eguneko ohiko ospakizunak egin zituzten eta asteartean izanen dute hondar eguna, herri bazkariarekin. Ikusi argazkiak
Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Doneztebe
Mota
Albistea
Data
2015/06/30
Lotura
Erran

San Pedro egunean, ohiko dantza eta elizkizunak izan zituzten Donezteben. Mendi abesbatzak dotore kantatu zuen mezan eta meza ondoren bandera dantzatu zuen Eduardo Almandozek. Ondotik, Trapatan dantzatu zuten. Aurten, Juan Ramon Ostiz, Tomas Sanz, Josune Gago eta Idoia Zamorano ziren danbolin eta danboline nagusiak. Beraiekin batera, Laura Apeztegia, Maialen Zamorano, Ainhoa Jorajuria, Ainhoa San Miguel, Oihana San Miguel, Iñaki Telletxea, Garikoitz Urroz, Joseba Legarra, Joxe Irigoien, Alejandro Maylin eta Xanti Uterga aritu ziren dantzari. Hain zuzen, bitxikeri moduan, dantzariek Uterga alkatea hartu zuten agintariak agurtzerakoan, dantzan sartzeko. Arratsaldean, Erreka dantza taldeak ere emanaldia eskaini zuen

Herri bazkaria hondar egunean

Ekainaren 30ean, asteartean, 09:00etan Corco txarangak girotuta eginen da Diana. 11:00etan buruhaundi eta zezen ttikiak izanen dira herrian barna. 14:00etan herri bazkaria izanen da. Arratsaldean, haurrendako jokoak izanen dira. 20:00etan dantzaldia izanen da Oharkabe taldearekin. Bestak bukatzeko, urtero bezala, «gaixoa ni» kantatuko dute. 

Bero sargoriarekin dantzatu dute aurten Trapatadan dantza, San Pedro Egunean. Argazkia: Alicia del Castillo

Dokumentuaren akzioak