Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Polka erraldoi jendetsua egun dute Seguran

Dokumentuaren akzioak

Polka erraldoi jendetsua egun dute Seguran

Zango taldearen eskutik dantza gidatua egon da gero, eta eguerdian bazkari herrikoia egingo dute Errebote plazan.

Euskal Herriko dantza solte txapelketaren 40. edizioaren aitzakian I. Dantza Eguna antolatu dute gaurko Seguran. Dantza egunari hasiera emateko polka erraldoi bat antolatu du Azpilla dantza taldeak. 11:30ean egin dute hitzordua Segurako plazan, eta bertako nahiz kanpotik etorritako dantzari eta herritarrek polka erraldoia osatu dute. Ordizia, Lezo, Errenteria, Pasaia edo Amurriotik etorri dira dantzariak, besteak beste.
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/10/15
Lotura
Goierriko Hitza

Azpilla dantza taldeko kideek gidatuta dantza saioa egin dute Seguran, 12:00ak bitartean. Ondoren, Zango taldearekin dantza gidatuak egiteko aukera izan dute bertan bildutakoek, eta buruko zapiak janzten ikasteko aukera ere izan da.

Orain, herri bazkari bete-betean izango dira, Errebote plazara bildutakoak. Bazkalondorenean ere dantzak jarraituko du, Zango taldearen emanaldiarekin. Dantza txapelketa hasi aurretik, 17:15ean, kalejiran joango dira guztiak elkarrekin Baratze pilotalekura. 18:00etan emango zaio hasiera Euskal Herriko 40. dantza solte txapelketari.

Dokumentuaren akzioak