Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'On Danse' dantza ikuskizuna Donostian

Dokumentuaren akzioak

'On Danse' dantza ikuskizuna Donostian

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/06/06

Jean-Phillipe Rameau XVIII. mendeko musikari frantsesaren obran oinarrituta, sortzaileek umorez birsortzen dute idazle frantsesaren obraren sentsualtasuna, hedonismoa eta askatasun intelektuala. On Danse ez da nolanahiko ikuskizuna. Antzerki hau taularatzeak sekulako esfortzua eskatzen du: hamahiru dantzari eta lau aktore aritzen dira, eta koreografiaz gainera, estilo nahasketan oinarritzen da. Dantza klasikoa, gaur egungoa, hip hop, dantza afrikarra, capoeira, komedianteak... eta hori guztia gutxi balitz, teknologia berriak erabiliz, proiekzioetan eta collageetan aktoreak txertatu, eta ilusioaren eta errealitatearen artean dagoen mugarekin ibiltzen dira jolasean.

Dantza. 'On Danse'. Montalvo-Hervieu konpaniaren antzelana.
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia.
Noiz: Gaur eta bihar, 20:00etan.

Dokumentuaren akzioak