Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iratxe Ansa dantzaria Brittle Failure ikuskizunaren estreinaldian Hagan eta Vancouverren

Dokumentuaren akzioak

Iratxe Ansa dantzaria Brittle Failure ikuskizunaren estreinaldian Hagan eta Vancouverren

Iratxe Ansa dantzari donostiarra Lesley Telford kanadiar koreografoak eta Yoko Seyama artista japoniarrak sortu duten Brittle Failure ikuskizuneko protagonistetako bat izango da. Estreinaldia Hagako (Holanda) Cadance jaialdian izango da urtarrilaren 29 eta 30ean. Jarraian, otsailaren 7tik 10era Vancouverko (Kanada) Chutzpah! jaialdira eramango dute. Urteko lehen hitzorduak baino ez dira…
Komunikabidea
Etxepare
Mota
Albistea
Data
2013/01/10
Lotura
Etxepare

Clyde Archer eta Miguel Oliviera dantzariekin batera ariko da Iratxe Ansa Brittle Failure ikuskizunean. Korzo ekoizpen etxearen, Madrid En Danza jaialdiaren eta Vancouverko Chutzpah! jaialdiaren arteko koprodukzio bat da.

Ikuskizun horren aurkezpen bira egin eta gero San Frantzisko (AEB) aldera joko du. Bertan berak sortutako koreografia bat estreinatuko du Alonzo King junior konpainian, eta eskolak emango ditu OCD gunean eta Northern Californiako Dance Conservatory-n. Hurrengo egitasmoek New Yorkera eta Houstonera eramango dute: dantzari gonbidatu gisa ariko da IMEE konpainian Houstonen bertan eta Italian barrena burutuko duten biran. Bartzelona izango du jomuga segidan, Dance World Cup Spain txapelketan epaimahaikide izateko zein tailer bat emateko konpromezua hartu du eta.

Iratxe Ansa. Irudia: CND

Dokumentuaren akzioak