Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iker Karrerak etxera ekarriko du Espainiako errafrau bilduman oinarritutako sei piezako emanaldia

Dokumentuaren akzioak

Iker Karrerak etxera ekarriko du Espainiako errafrau bilduman oinarritutako sei piezako emanaldia

Iker Karrera hondarribiarra partaide den Laboratorio 180º (Lab180) taldearen Cada loco con su tema dantza sortaz gozatzeko aukera izango da larunbatean, hilak 12, Itsas Etxea Auditoriumean. Sarrerak 7 euro balio du eta dagoeneko Interneten eros daitezke. Bestela, emanaldiaren aurretik salduko dituzte leihatilan, bi ordu lehenagotik hasita.
Egilea
Asier Perez-Karkamo
Komunikabidea
Oarsoaldeko eta Bidasoko Hitza
Mota
Albistea
Data
2014/12/11
Lotura
Oarsoaldeko eta Bidasoko Hitza

Ordu eta erdian, zortzi dantzari taularatuko dira eta sei koreografia landuko dituzte, 6 pieza motz. Pieza guztiak dantza garaikidekoak dira, baina estilo oso desberdinekoak. Izan ere, koreografo desberdinek sortu dituzte pieza horiek, Lab180rentzat espreski. Denek gauza bat dute komunean, Espainiako errefrauen bilduma dutela oinarri, baina hortik harago antzekotasun gutxi, hautatutako sortzaileek erreferente artistiko desberdinak dituztelako.

Koreografoak: Juan Eymar, Manuel Barrero, Amaya Galeote Fernando Lazaro eta Iker Karrera.

Zortzi dantzarik hartuko dute parte emanaldian

Zortzi dantzarik hartuko dute parte emanaldian

Dokumentuaren akzioak