Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Helduen dantza talderako mutilak eskatu dituzte Goizuetan

Dokumentuaren akzioak

Helduen dantza talderako mutilak eskatu dituzte Goizuetan

Urriaren 6an hasita, asteartero eginen ditu entsaioak Umore Ona helduen dantza taldeak

Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Goizueta
Mota
Albistea
Data
2015/10/01
Lotura
Erran

Ez da Goizuetako arazoa bakarrik, baina han ere nabarmena da. Behin adin batera ailegatuta, dantza taldea uzten dute mutikoek eta horrek hankamotx uzten du taldea. Hortaz, urriaren 6an hasiko dituzten entsaioetarako deialdi berezia egin du Umore Ona helduen dantza taldeak: mutilak apuntatzea, alegia. Beraz, animatu eta hasi dantzan!

Ordu eta erdiko entsaioak, asteartetan 16:50etik 18:20era eginen dituzte.

Dantzetan ez ezik, urri hasieratik bestelako ikastaroetan ere hastekoak dira herriko haurrak eta hain haurrak ez direnak ere.

Festetan ateratako argazkian ageri denez, emakumeak nagusi dira dantza taldean. | Ikusi handiago | Argazki originala

Dokumentuaren akzioak