Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gorka Kerejeta eta Ania Irigoien nagusi gazteen Euskadiko Dantza Solte txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Gorka Kerejeta eta Ania Irigoien nagusi gazteen Euskadiko Dantza Solte txapelketan

Bergarako Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo, hirugarrenak, herriko onenak izan ziren

Gorka Kerejeta eta Ania Irigoien bikote azpeitiarrak jantzi du txapela Bergaran bikote gazteen XXXVII. Euskadiko Dantza Solte txapelketan. Bigarren Lezoko Iker Belintxon eta Maider Aginaga sailkatu dira, eta, hirugarren postuan Bergarako Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga geratu dira. Laugarren eta bosgarren geratu direnek ere eskuratu dute saria. Laugarren Azpeitiko Jon Ibarzabal eta Larraitz Larrañaga izan dira eta bosgarren Errezilgo Julen eta Nagore Berrondo. Jantzi egokienaren saria, berriz, Ibarrako Aimar Odriozolak eta Izaro Urrestarazuk eskuratu dute.
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2014/12/17
Lotura
Diario Vasco

Guztira, 17 bikotek parte hartu dute txapelketan, eta azpeitiarrak sailkapenean ezezik partaide kopuruan ere izan dira nagusi, 17 bikoteetatik zazpi azpeitiarrek osatutakoak izan baitira eta bi azpeitiarrek eta azkoitiarrek osatutakoak. Parte-hartzaileek fandango eta arin-arina dantzatu dute.

Aurten lehenengo urtez, Bergarako musika eta dantza eskolak antolatu du txapelketa. Eta epaimahaia Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatutako lau kidek osatu dute: Ander Garitanoandiak, Gabriel Alonsok, Idoia Besadak eta Lierni Martiarenak. Nola dantzatu duten eta erabili dituzten pausuak, gerritik gorako aldearen mugimendua, alaitasuna eta erritmoa izan dituzte kontuan eta irabazleak nortzuk izan behar ziren garbi ikusi omen dute. 

Bergarako Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo hirugarren sailkatu ziren.

Bergarako Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo hirugarren sailkatu ziren. 

Dokumentuaren akzioak