Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gaur hasiko dituzte Andoaingo Santakrutzak

Dokumentuaren akzioak

Gaur hasiko dituzte Andoaingo Santakrutzak

Herriko dendari oihak pregoia irakurtzeaz arduratuko dira, 19.30ean

Koadrila egunak piztu zuen pasa den larunbatean festa giroa Andoainen, baina Santakrutz jaiak gaurtik igandera bitarte bete-betean murgilduko dira etengabeko festa giroan. Festa batzordeak adin eta gustu guztietarako egitaraua prestatu du, lau egunez atsedenerako unerik utziko ez duena, eta gaur herriko dendari ohiak izango dira pregoia irakurtzeaz arduratuko direnak.
Egilea
Marta San Sebastián
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Andoain
Mota
Albistea
Data
2015/04/30
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Dendari txikiek herrian duen garrantziaz jabetuta, omenaldi berezia egingo zaie gaur Zubiaurreko etxe inguruan. “Guztiok gara jakitun zein garrantzia duen komertzio txikiak gure herrian, eta ez dugu zalantza izpirik beraien lana oso garrantzitsua izan dela azpimarratzeko garaian. Oso gertuko zerbitzua eskaini digute, ia etxekotzat hartu gaituzte kasu askotan, eta omenaldi hau baino askoz gehiago merezi dutela uste dugu. Beraiek dira iragana, auzoaren motor geraezina eta haiei jarraiki aritu dira ondorengoak”, adierazi dute festa batzordeko kideek.

Dendarien pregoiaren aurretik, ordea, haurrek beraiena irakurriko dute 16.00etan Zumea plazan. Ondoren, plazan bertan, txokolate jatea, judo eta karate erakustaldiak eta jolasean aritzeko puzgarriak izango dira. Horren ostean, 19.00etan, buruhandi eta erraldoiak izango dira kalean, Gora Kaletxiki txaranga Basterotik eta Zumeatarra ekartearen danborrada. Gau giroa Elektro txarangak piztuko du 23.00etan txosnetan hasita eta 23.30ean berbena izango da Bekoplazan Sardeska eta 3gabe2 taldeekin. Gautxorientzat soka-saltoa izango da txosnetan, 4.00etan.

Datozen egunetan ere ekitaldi mordoa izango da Andoainen. Bihar, esaterako, Kamioi Baby Band jaialdi berezia iragarri dute Basteron, 12.30ean, taldearen hamargarren urteurra ospatzeko eta eragile askok parte hartuko dute. Santa Krutz eguna eta Elegante Eguna igandean ospatuko da eta egun horretan izango dira jaietako ekitaldi tradizionalenak.

Egitaraua

Gaur, osteguna. Haurren pregoia Zumea plazan eta ondoren txokolate jatea, judo eta karate erakustaldiak eta puzgarriak (16.00); buhandi eta erraldoiak, Gora Kaletxiki txaranga Basterotik eta Zumeatarra elkartearen danborrada (19.00); pregoia (19.30); Elektro txaranga txosnetatik (23.00); Bekoplazan Sardeska eta 3gabe2 (23.30); eta soka-saltoa txosnetan (4.00).

Bihar, ostirala. Patinatzaileen lehiaketa (9.30); diana (10.00); kros herrikoia (10.30); txalaparta emanaldia espigoian (11.30); Leizaur parkean haur krosa eta txirrindulariak (11.30); Baby Big Band Basteron (12.30); txalaparta ibiltaria (17.00); Erreka jaitsiera (17.30); Bekoplazan danborrada (18.00); Zumean bizikleta festa (18.30); txistulariak (19.00); pintxo lehiaketa tabernetan (19.30); eta Bekoplazan Estricalla, The Riff Truckers, Osso (23.30).

Larunbata. Dultzaina topaketa eta haur arrantza lehiaketa Espigoian (9.30); artisautza azoka Zumean (10.00); kantu kalejira eta txalaparta ibiltaria Basterotik (12.00); Urkiren kalejira eta emanaldia Zumean (12.30); auzo bazkaria eta La Jodedera (14.30); haur jolasak Zumean (17.00); Soinuak kalejira Basterotik (17.30); pailazoak (18.30); sardina-jatea Zumean (19.00); bakailao txapelketa kale Nagusian (19.30); Peña Santa Krutz elkartearen danborrada (22.30); berbena txosnetan (23.30); batukada (23.30); eta Ingo Al Deu taldea Bekoplazan (1.00).

Igandea. Dultzaineroekin diana (10.00); ikurriñaren jaitsiera (11.00); Ezpata-dantza, agintariei harrera (11.00); meza santua Santa Krutz elizan (11.30); Ezpata-dantza eta brokel dantzak (12.00); trikitilariak eta txakoli dastatzea (12.30); sagardo lehiaketa eta taloak Zumean, eta kalejira elegantea (18.00); egunaren amaiera (22.00).

Dantzariak Santa Krutz egunean dantzan, iaz.

Dokumentuaren akzioak