Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal janzkerari eusteko bide berriak

Dokumentuaren akzioak

Euskal janzkerari eusteko bide berriak

Atonduz izenburupean, zenbait gako eskaini zizkigu, Ane Albisu adituak, joan den ostegunean.
Egilea
Udaberri dantza taldea
Komunikabidea
Tolosaldeko ataria
Mota
Albistea
Data
2014/12/22
Lotura
Tolosaldeko ataria

Ikerfolkeko kide Ane Albisu Tolosako kultur etxera bertaratu zen joan den ostegunean, euskal janzkeraren inguruko gogoeta eta proposamenak plazaratzera. 

Jantziaren eta janzkeraren arteko bereizketaz, kalearen eta baserriaren banatzeak izandako garrantziaz eta gaur egun XIX. mendeko janzkera horri eusteko sekretuez aritu zen. 

Dogmak ez ditu gustuko eta, beraz, iradokizunak izan ziren nagusi saioa. Hori bai, ezinbesteko elementu batzuk azpimarratu zituen: burukoak (txapela eta zapia) eta lepoko zapia: "Munduko kultura guztietan, buruko elementuak dira bereizgarri". 

Datozen egunotarako nahiz beste zenbait ospakizunetarako informazio benetan aberasgarria eskaini zigun. Beste bat arte!

Euskal janzkerari eusteko bide berriak 

Dokumentuaren akzioak