Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal Herriko dantza tradizionala, gaur, 'Rincones Exquisitos' telebista saioan

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko dantza tradizionala, gaur, 'Rincones Exquisitos' telebista saioan

AIKO taldea gaur egungo musikaren eta dantzaren ikuspegi laburra eskainiko du TVE2-ko programan

Komunikabidea
El Correo
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2016/07/21
Lotura
El Correo

Aiko taldea, Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duen musikari eta dantza maisu kolektiboa, izango da gaur, Televisión Españolako 2. Kateko 'Rincones Exquisitos' telebista saioaren protagonista. Bere lehenengo denboraldia gaur itxiko duen saioa Bilbori eskainita egongo da eta bertan, Álvaro López aurkezlea Bizkaiko hiriburura hurbilduko da, euren berezitasuna edo kulturaren eta historiaren aldetik duten garrantzia direla eta ezagutzea merezi duten hiriko zenbait txoko eta alderdi ezagutarazteko. AIKO Taldeak, gaur egungo musikaren eta dantzaren ikuspegiaren ukitu laburra eskainiko du. Saioa gaur ikusi ahal izango da 'A punto con La 2' saioan 13:30ean, eta 20:40an eskainiko den bigarren emanaldian.

Sabin Bikandik eta Irune Arrizubietak AIKO Taldea zer den azalduko duten elkarrizketa laburraz gain, musikaz eta dantzaz gozatzeko denbora ere egongo da, Sabin Bikandiren (txistua), danbolina, dantza maisua), Txus Aranbururen (akordeoia), Álvaro Garcíaren (gitarra), eta Vicent Zaragozaren (perkusioa) musikarekin eta Josu Garateren, Ainhoa Odiagaren eta Irune Arrizubietarem dantzarekin. Álvaro López saioaren aurkezleak, musikaria aldi berean, bat egingo du taldearekin, biola joz.

Joan den ekainean TVEko 'Rincones Exquisitos’ saioko telebista ekipo bat Bilbora etorri zen, hiriak eskaintzen dituen txoko erakargarrienetako batzuk grabatzeko. Kulturari eskainitako atalaren barruan, AIKO Taldea aukeratu dute bere lana erakusteko. Irudiak Bizkaia Aretoan, UPV/EHUk Abandoibarran duen eraikinean –bertan ematen du Dantzaldi Ibiltaria dantza ikastaroa– eta itsasadarraren ondoan dagoen Evaristo Churruca kaian grabatu ziren.

Álvaro Lópezek aurkezten duen 'Rincones exquisitos' saioak, duten historia, berezitasuna, kultur erreferentzia eta edertasuna direla eta, bisitatzea merezi duten hainbat txoko aurkezten ditu astero.

Gaur igorriko den programaren grabaketa.

Gaur igorriko den programaren grabaketa.

Dokumentuaren akzioak