Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantzaren inguruko aplikazioa

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzaren inguruko aplikazioa

Azkue Fundazioak euskal dantzei buruzko euskarazko Soka aplikazioa aurkeztu du. Lan horren helburua euskal dantzen inguruko edukiak areagotu eta zabaltzea da.

EKEk ekoiztu du euskal dantzari buruzko Soka, euskal dantzaren urratsak erakusteko, horixe baita eta horren helburua.
Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Bizkaimedia
Mota
Albistea
Data
2016/07/22
Lotura
Nontzeberri

Hala, aplikazioaren bidez, “gizarteari euskal dantzen mundura hurbildu eta diziplina artistiko honi buruz gehiago ezagutzeko aukera eskaini nahi dio, modu eta baliabide erakargarri eta ludikoaz baliatuz”.

Euskal Kultur Erakundeak sortutako Soka erakusketa eta dantzan.eus atariko eduki ezberdinak erabili dira aplikazioa sortzeko. Aplikazioko edukiak modu didaktiko, atsegin eta dibertigarrian aurkezteko bi ataletan banatuta dago: alde batetik, Euskal Herri osoko dantza ekitaldien egutegia; eta beste aldetik, euskal dantzen inguruko galdera-erantzunen jokoa.

Aplikazioa, bestalde, Android eta iOS sistema eragiletako smartphone zein tabletetarako dago eskuragarri eta dohainik deskargatu daiteke Google Play eta Apple Store dendetan.

Informazio gehiago hemen: http://www.azkuefundazioa.eus

Euskal dantzaren inguruko aplikazioa

Dokumentuaren akzioak