Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Elkarrizketa izango du haritzat aurtengo dFeriak

Dokumentuaren akzioak

Elkarrizketa izango du haritzat aurtengo dFeriak

Donostia 2016ren testuinguruan txertatuta egingo da aurtengo aldia martxoaren 7tik 10era bitartean. Orotara, 40 funtzio izango dira, antzerkia eta dantza lantzen dutenak, batik bat. Horietako 19 Euskal Herrian ekoitziak dira, eta euskarazkoak 6 obra izang

Egilea
Gorka Erostarbe
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2016/02/10
Lotura
Berria
Hogeitabigarren urtez egingo dute aurten dFeria arte eszenikoen jaialdia Donostian. Donostia 2016 hiriburutza programarekin lotura estuagoa izango du aurtengoak, eta Tabakalera kultura garaikidearen zentroa ere hainbat obrentzako agertoki bihurtuko da. Viktoria Eugenia antzokia, Antzoki Zaharra, Gazteszena, Lugaritz aretoa eta Intxaurrondoko kultur etxea ere antzezlanen eta dantza emanaldien gune ohiko izango dira egun horietan.

40 ikuskizunetatik ia erdiak Euskal Herrian bertan ekoitziak izango dira, eta gainerakoak nazioartekoak, Espainiakoak eta Hego Amerikakoak horietako asko. Euskaraz emango diren obrak honako hauek dira: Borobil Teatroa konpainiaren Jokoz kanpo,Tanttakaren Muxua, Kukairen Oskara, Tartean-en Zergatik, Jamil?, eta En2do-ren Kitto, nik utziko zaitut.

Tanttaka konpainiaren 'Muxua' obra.
Tanttaka konpainiaren 'Muxua' obra. Berria

Dokumentuaren akzioak