Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaz Konpainiak “Txoriak” aurkeztuko du, Berrizen

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz Konpainiak “Txoriak” aurkeztuko du, Berrizen

XI. Dantza Zirkuituak Txoriak aurkeztuko du Berrizko Learreta-Markina eskolan. Ikusgarria igande honetan izango da, hilaren 28an.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak abiaturiko XI. Dantza Zirkuituaren baitan 66 antzezpen eskaintzen ari dira urtarriletik abendura bitartean, Euskal Herriko 22 antzeztokitan.
Egilea
Dantza Zirkuitua
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2015/06/26
Lotura
Nontzeberri

Igandean, Txoriak antzezlanak Mikel Laboaren unibertsoa hurbilduko digu, eta bertan, lan berri honetan, Mikel Laboaren musika, Iñaki Salvador musikariaren pianoa eta dantzari askoren partaidetza bilduko dira: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustín Martínez, Paula Parra, Nora Paneva, Josu Santamaría eta Rafke Van Houplines.

Dantzaz, ArteLekun egoitza duen konpainia profesionala da. Adriana Pous zuzendariak sorkuntza-proiektu berrien ardura dauka, eta nazioartean ospetsuak diren koreografo askorekin egiten du lan.

Dantza Zirkuitua-k bidalita

Dantzaz Konpainiak “Txoriak” aurkeztuko du, Berrizen

Dokumentuaren akzioak