Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Cubako Ballet Nazionalak Baluarte Fundazioaren denboraldiari hasiera emango dio datorren astean

Dokumentuaren akzioak

Cubako Ballet Nazionalak Baluarte Fundazioaren denboraldiari hasiera emango dio datorren astean

Munduko dantza-konpainiarik garrantzitsuenetakoa den Kubako Ballet Nazionalak Baluarte Fundazioaren 2015eko urria – 2016ko urtarrila denboraldiari hasiera emango dio datorren astean.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2015/09/28
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

 Zehazki, gurera egiten duen bigarren bisita honetan, Alicia Alonso handiak sortu zuen eta oraindik ere zuzentzen duen konpainiak balletaren errepertorioko Don Quijote maisulana taularatuko du urriaren 9an, ostiralarekin, Camacho-ren ezkontzak obraren pasartean oinarrituta, Miguel de Cervantes-en Don Quijote eleberriaren bigarren atalean biltzen dena.

Marius Petiparen ballet klasikoaren bertsio kubatar hau 1988an estreinatu ondoren, “Kubako Ballet Nazionalak dantzaren historiako Quijote ederrenetariko bat” lortu duela esan zuen kritikak; izan ere, gurean gozatzeko aukera izango dugun Don Quijote-ren bertsioa goraipatuenetariko bat da.

Sarrerak 18, 28 eta 36 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke (Baluarte Gaztea Programarekin, 5€): www.baluarte.com web orrian, Baluarteko txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan. - See more at: http://www.baluarte.com/eus/berriak/-/cubako-ballet-nazionalak-baluarte-fundazioaren-denboraldiari-hasiera-emango-dio-datorren-astean#sthash.IuP07vU7.dpuf

Dokumentuaren akzioak