Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bizkaiko Dantzarien bilgunea izango da Lekeitio, maiatzaren 15ean

Dokumentuaren akzioak

Bizkaiko Dantzarien bilgunea izango da Lekeitio, maiatzaren 15ean

Bizkai osoko 3.000 dantzari bilduko ditu jaiak. 11:00etan hasi eta 20:00etan amaituko dira ekitaldiak. Egun horretarako neurri bereziak hartuko dituela jakitera eman du Lekeitioko Udalak

Egilea
Eider Mugartegi
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/04/29
Lotura
Busturialdeko Hitza

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak eta Lekeitioko Udalak elkarlanean, Bizkaiko Dantzari Eguna 2016 antolatuko dute, maiatzaren 15ean, Lekeition. 11:00etan hasi eta 20:00ak arte luzatuko den jai handiak, Bizkaiko 3.000 dantzari bilduko ditu.

Milaka lagun hurbilduko dira egun horretan Lekeitiora, eta, beraz, Lekeitioko Udalak neurri bereziak hartuko dituela jakitera eman du. «Gerturatuko diren dantzarien eszenatokiak herriko plaza eta portuaren zati bat izango dira. Portutik autoak kenduko dira, et, asteburuan, autoen zirkulazioari itxita egongo da».

Bestalde, Bizkaiko Dantzari Egunean parte hartuko duten dantzarien autobusak Arropaingo aparkalekuan, eskoletako jolastokian eta osasun etxe aurreko aparkalekuetan sartuko direnez, aparkaleku hauek maiatzaren 12tik aurrera hustu egin beharko direla azpimarratu du udalak. «Herrira 130 autobus etorriko direla aurreikusten da. Hori horrela, neurri bereziak hartuko dira. Ertzainak, Udaltzainak eta Dantzari Biltzarrak jarritako boluntario taldea elkarlanean arituko dira, egun hau normaltasunez igarotzeko». Nahiz eta egun horretan bertaratuko den jende kopuru handia delako eragozpenak eta zirkulazio arazoak sortuko diren, Dantzari Egunak herriari onurak ekarriko dizkiolakoan dago udala. «Gure kulturaz gozatzeaz gain, herriko ekonomia bultzatuko da eta».

Erakusketa

Bizkaiko Dantzari Egunaren harira, beste ekintza batzuk ere egingo dira Lekeition. Euren artean, gaur hasi eta maiatzaren 15era arte Barandiaran aretoan egongo den Janzkera Bizkaiko Dantzetan izeneko erakusketa. Horretaz gainera, maiatzaren 7an, Erroak izeneko dantza ikuskizuna egongo da frontoian, 21:30ean.

Bizkaiko dantzen janzkeren gaineko erakusketa ikusgai egongo da aste egunetan, 19:00etatik 21:00etara, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

Dokumentuaren akzioak