Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aureo, bost koreograforen pieza laburrak Arriagara heldu dira

Dokumentuaren akzioak

Aureo, bost koreograforen pieza laburrak Arriagara heldu dira

Dantzaz izeneko konpainiaren ikuskizuna bihar eta larunbatean ikusi ahal izango da 20.00etatik aurrera

Komunikabidea
El Correo
Mota
Albistea
Data
2015/10/08
Lotura
El Correo

Dantza garaikidea Arriagara helduko da. 'Aureo' mundu osoko konpainia garrantzitsuenekin aritu diren nazioarteko bost koreograforen sorkuntzak jasotzen dituen ekoizpena da. Dantzaz konpainiak emanaldi bikoitza eskainiko du 20.00etan bihar eta larunbatean. Sarrerak 6,50 eta 21 euro artean daude salgai antzokiaren webgunean, txarteldegietan edo 946 850 850 telefonoaren bitartez.

Aureo osatzen duten bost pieza koreografiko laburrek, estilo anitzetako dantza 'dastatzeen' segida izan nahi dute. Kalitatea eta bikaintasuna ez dira urrun egotearekin lotu behar. Alderantziz, proposamen horren balio nagusietakoa irisgarritasuna da, ikus-entzule guztiek goza ditzaketen proposamen eszenikoak baitira, dantza adituek zein dantza ikuskizun batera inoiz joan ez direnek.

Aureo, bost koreograforen pieza laburrak Arriagara heldu dira


Dokumentuaren akzioak