Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alos Quartet taldearen doinuak eta Aukeran konpainiaren dantzak ostiralean Beasainen

Dokumentuaren akzioak

Alos Quartet taldearen doinuak eta Aukeran konpainiaren dantzak ostiralean Beasainen

Igartza Musika programaren barruan, ostiralean, 22:00etan, Beasaingo Usurbe Antzokian, harizko instrumentuz osatutako Alos Quartet musika taldeak eta Aukeran dantza konpainiak Garden diskoa aurkeztuko dute. Musika eta dantza uztartuko dituzte ikuskizunean: «Arin arinetik tangora, fandangotik bals eztietara eta doinu lasaietatik erritmo indartsuetara» egingo dute jauzi Lorena Nuñez (biola), Francisco Herrero (biolina), Xabier Zeberio (Nyckelharpa, biolina) eta Pello Ramirez ordiziarrak (celloa).
Egilea
L. Agirre
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/09/20
Lotura
Goierriko Hitza

1999an elkartu zen laukotea Zuberoan, Niko Etxart kantariaren bidez. Elkartze hartatik Alos Quartet sortu zen eta harrezkeroztik proiektu ugari ari dira aurrera eramaten, «musikaren ikuspuntu zabal eta mugarik gabekoa elkartuta». Batez ere musika klasikoaren bidea jorratzen hasi baziren ere, pixkanaka folk alderanzko bidea hartu dute. Ondorioz, Euskal Herriko hainbat musika talderekin elkarlanean aritu dira: Oskorri, Kepa Junkera, Oreka TX, Esne Beltza, Los Piratas, La Buena Vida, Olatz Zugasti, Bide Ertzean, Ken Zazpi, Niko Etxart… Hainbat soinu banda ere egin ditu hari laukoteak. Garden diskoan, Eñaut Elorrietak eta Oreka TX taldeak parte hartu dute. Hainbat kontzertutan Elorrietak eta txalapartariek parte hartzen badute ere, Beasaingo oholtzan Alos Quartet eta Aukeran taldeetakoak izango dira.

Euskal Herriko musikariekin elkarlanean aritzeaz gain, Edu Murumendiaraz bergararrak zuzentzen duen Aukeran Dantza Konpainiaren dantzekin ere osatu dute ikuskizuna.

Sarrerak salgai

Orain arte Igartza Musikaren barru antolatutako kontzertu guztiak doakoak izan badira ere, ostiralekoan sarrera kobratuko dute; 10 euro. Usurbe Antzokiko leihatilan eta internet bidez, Kutxabanken atarian eros daitezke.

Dokumentuaren akzioak