Esku aldatzeko doinua, abarketak edo axeri-dantza, bakoitza bere dantzakeran. Besteak beste, herri bakoitzeko dantzatzeko era propioak bildu eta aldarrikatu ditu Mikel Sarriegik Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordekotza ezkutua ikerketan eta lanaren aurkezpenean Gipuzkoako hainbat herritako ordezkariak norbere dantzakeran aritu dira, hau da, norbere hizkeran eta gorpuzkeran dantzan. Ekitaldia soka-dantzarekin borobildu da, bertaratutako guztiak sokan eskuz esku batuta dantzan. Honako herrietako dantzariek dantzatu dute abarketen zatia bata bestearen segidan: Andoain, Antzuola, Añorga, Berastegi, Donostia, Eibar, Elgoibar, Lizartza, Tolosa, Ordizia, Oñati, Zarautz, Zumarraga, Katalunia eta Beasain. Irudiak: Oier Araolaza, Amaiur Aristi. Gipuzkoako aldairak, abarketak, 2024-03-09.
]]>Zapurrak, bolant-dantzariak, musikariak, bertsolariak eta azkenik, zirtzilak sartu dira Baigorriko Plaza Xoko gelara. Eguraldi euritsua dela eta aurtengoan barnealdean egin behar izan da libertimendua; kanpoan hotz da, baina barruan goxo eta segituan, goxotik berora pasa da giroa. Dantza, musika, antzerkia eta bertsoa. Arrola taldeko bolant-dantzariek herriko zirtzilekin txandakatu dute plaza. Lehenak xuxen dantzan eta bigarrenak bihurri, herriko hainbat gertakari antzeztu dituzte umoretik eta kritikatik. Bertsolariak musikarien alboko ertz batean kokatuta, isilik begiratu dute plazan gertatzen ari zena, baina euren txanda iristean astindu dituzte mingainak haiek ere. Bukaeran, bolantek bidali dituzte zirtzilak eta herritarrak gonbidatu dantzara. Irudiak: Oier Araolaza. Libertimendua, Baigorri, 2024-03-03.
]]>*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan.
Mingain-dantzari dantza eta bertso emanaldia apirilaren 13an, larunbata, 18:00etan.
Zer zen lehenago bertso-doinua ala dantza-doinua? Dantza-doinua ala bertso-doinua? Gauza jakina da bertsolari eta dantzariok gure jardunerako baliatzen ditugun doinuetatik asko partekatzen ditugula. Berdin egiten ahal dela zortzikoa dantzatu ala kantatu. Eta hori horrela izanik, jolasean ez bada, elkarren ondoan jarri nahi izan ditugu bertsolari eta dantzariak, batzuk mingainez komunikatzen, besteak gorputzez. Eta ohiko doinuen osagarri, kobre banda berezi bat. Iurretako, Eibarko Kezkako eta Iruñeko Dugunako dantzariak ariko dira dantzan, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina bertsotan eta Zazpiko Handia Brass Band musikan bateko eta besteko txistulari eta gaiteroekin batera. Emanaldia Burguen plazan izanen da.
]]>*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan.
Greziako dantza tradizionalen tailerra Xristos Sidiropoulos dantza-maisu greziarrarekin apirilaren 13an eta 14an Kondestable jauregian.
Xristos Sidiripoulosek Greziako dantza moldeetarako hurbilpena eginen digu. Tailer honek bi parte izanen ditu, larunbat eta igandean, eta lau bat orduko iraupena egun bakoitzean. Telefono zenbaki honetara deituz edo idatziz ematen ahalko duzue izena: 604123785
*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan.
Apirilak 12, ostirala, 18:00etan Dantza solas Mintzaldiak. Izenburu orokor horren baitan hiru lagun ekarriko ditugu dantzaz solastera, hain zuzen.
Mintzaldiak Kondestablearen jauregiko hitzaldi gelan izanen dira.
*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan.
Apirilak 8, astelehena, 11:00etan Koloreaga 0.2 margotzeko liburuaren aurkezpena, Asisko Urmenetarekin
2010 urtean Nafarroako festagileak protagonista zituen Koloreaga, haurrek margotzeko liburua argitaratu genuen. Ordutik itzuli asko eman ditu fandangoak eta hartara, liburua eguneratzeko beharra sentitu dugu. Alde batetik, Euskal Herri osoko dantza ohiturak hartu ditugu aintzat, honako honetan. Bestetik, herri askotan egin dute genero bereizketarik egiten ez duen dantza ereduen alde, eta garapen horren lekukotza egin nahi izan dugu Asisko Urmenetak ilustratutako liburuxka berri honetan. Aurkezpena Kondestablearen jauregiko hitzaldi gelan izanen da.
]]>