Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Dantzariak Urtzi Aranburu
Urtzi Aranburu

Urtzi Aranburu (Donostia, 1972)

Donostian jaio zen 1972ko abuztuaren 2an. Thalia eskolan eman zituen lehen dantza urratsak, Luis Fuenterekin jarraitu zuen ondoren Madrilen. Mari Carmen Medel, Iñaki Landa, Luis Fuente, Zelma Bustillo eta Diana Landholm izan ditu irakasle. NDT II-an sartu zen 1991an, eta 1993an Netherlands Dance Theater-aren lehen taldera pasa zen. 1993-2007 bitartean Nederlands Dance Theater-ean dantzatu du eta munduko koreografo garrantzitsuenen lanak dantzatu ditu: Jirí Kylián, Hans van Manen, Mats Ek edo Ohad Naharin besteak beste. 2007tik aurrera NDT 2 eta beste konpainia batzuentzat errepetidore lanak egiten ditu, batez ere Jiri Kylian-en lanak prestatzen. 2005ean Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearen ibilbide artistikoaren saria jaso zuen.

Azken urratsak