Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Dantzariak Itziar Mendizabal
Itziar Mendizabal

Itziar Mendizabal (Hondarribia, 1981)

Royal Ballet-eko lehen bakarlaria

Elvira Ubiernaren dantza eskolan hasi zen lau urterekin.  1995ean, 14 urterekin Madrilera, Victor Ullateren eskolara jo zuen dantza hezkuntzan sakontzera. 1998an Victor Ullate-Comunidad de Madrid konpainian hasi zen eta bertan aritu zen 2002 urterarte. 2002an, 21 urte zituela, Heinz Spoerlik zuzendutako Zuricheko Operako Baletan hartu zuten eta bertan aritu zen 2006. urterarte. 2006tik Alemanian, Leipzig-eko Operako Baleteko dantzari bakarlaria da eta hainbat rol garrantzitsu jokatu ditu bertan: Odette eta Odile "Zisneen lakuan", Katerina John Cranko-ren "Pizti hezian", eta Uwe Scholz-en "Shumman"-eko bi bikoteak, besteak beste. 2008-2009 denboraldian Leipzig-eko ballteko dantzari nagusi izendatu dute. 2010. urtean Londresen, Royal Ballet-ean sartu da eta lehen bakarlaria da bertan. Gipuzkoako Dantza Profesionalen elkartearen errebelazio saria eskuratu du 2009an, eta urte berean, dantzaren Benois sarietarako hautagaien artean izendatua izan da Suzko Txorian egindako interpretazioagatik.

Azken urratsak