Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Aiziritze: kabalkada 1989 Zazpi jauziak

Burgaintzi taldeko gaztetxoenak ageri zaizkigu 1989ko grabaketa honetan bi borobiletan zazpi jauziak dantzatzen, txikienak barruan direla. Bolanta gazte eta neskatilek erdizkak muxeta eta tombé batez airean egiten dituzten bitartetan, txikienek urraska markatzen dituzte.

Hona hemen zazpi jauziak jauziaren urratsak dantza jarrai dezazuen:

  • Erdizka lauetan
  • Zote-erdizka-dobla-erdizka
  • Bat*

*Egitura bera zazpi aldiz errepikatzen da, errepikapen bakoitzean egitura bukaerako jauzi kopurua handituz doalarik, batekin hasi eta zazpi jauzi egitera iritsi arte.

Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, kabalkada, zazpi jauziak,1989-02-12.

Dokumentuaren akzioak