Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Sufiak: Dhikr errituala

Sufiak biraka eta dantzan ikus daitezke irudi hauetan, jainkoaren izena behin eta berriro errepikatuz, modu hipnotikoan, muragaba (meditazioa) lantzen dute trantzean sartu arte. Dhikr (jainkoaren onoimena edo inbokazioa) izena hartzen du erritual honek eta azken batean Islameko otoitz eginkizuna da, jainkoaren izenaren errepikapenean oinarritzen dena. Sufismoa islamismo barruko hainbat eskola eta kofradiaren arau eta praktika aszetiko eta mistikoen multzoa da. Beste musulman batzuek Dhikr-a bakarka eta isilean egiten badute ere Sufien erritualak irudi izugarri hauek uzten ditu; dantza, kantua, musika, jantziak eta intsentsua nahasten dira zeremonia hipnotiko hauetan. Mikel Lasartek helarazi digu bideo ikusgarri hau. Sufiak: Dhikr errituala. Chombik, YouTube 2011.

Dokumentuaren akzioak