Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Urdiain: San Juan Kantaita 2014

Dokumentuaren akzioak

Urdiain: San Juan Kantaita 2014

2015/06/23 11:58

2014ko San Juan bezperako Kantaita Urdiainen. Herriko neska gazteak bazkalostean elkartu, eta azken entseguak egin ondoren, jantzi eta San Juango ermitara abiatzen dira, bertan, meza ostean dantzatu eta kantatzeko. Besteak beste Resurrección Maria de Azkuek, Francisco Arraras eta Jose Maria Satrustegik bildu zituzten Urdaingo San Juan Kantaitaren hitzak, eta azken honek jasotako aldaera da ondokoa:

San Juanen Kantaita
Egu bai egun honek San Juan diruri

Ez da San Juan bañan hala alunbra bedi.

Guazen San Juanera gaur arratsian
Etorriko gerala biar goizian.

Guazen San Juanera berduratara
Berduratara eta han egotera.

Juan nintzan Fraintziara etorri maiatzian
Zalditxo urdinian astuaren gainian.

San Juango iturriaren ondotik
Zazpi iturri urre kainuetatik,
Zortzigarrena metal zurietatik
Zortzigarrena metal zurietatik.

San Juango iturrien dago ura berde
Amurraitxo freskuak hantxen dirade,
Lernizko eskuak eta gero musua
San Juango iturriaren freskua!

Jesukristoren lengusua da
Aita San Juan Bautista,
Aingeruak dantzan dabiltza,
Dabiltza baia dabiltza
San Juanen pozian dabiltza!

Andra mutur maketsa
Aingeruak dantzan dabiltza,
Dabiltza baia dabiltza
San Juanen pozian dabiltza.

San Juan garagarrilian
Denbora galantian!
Maizik eta garik ez dagonian etxian!

Orain arte belar
hemendik aurrera gari!

San Juango Kantaita Urdiainen San Joan bezperan. Irudiak: Eire Vila. Urdiain, 2014-06-23.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.