Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala

Dokumentuaren akzioak

Tradizionala

Otsagabia: 2023 emakumeak dantzan

Otsagabiko festa egun handian lehen aldiz dantzatu dute emakumeek. Rakel Zoko eta Maite Barberena izan dira Otsagabiko dantzari taldean atera diren neskak. Azaldu digute ez dela egun batetik besterako kontua izan. Entsegu asko egin dituzte eta urtarrilean dantzatu zuten lehen aldiz kalean. Muskildako Ama Birjinaren egunean beste berrikuntza bat ere izan da: Bobo berria. Jose Javier Sagardoiri lekukoa hartu dio semeak. Txikitatik bizi izan du etxetik jaia eta ilusio handiz bizi izan du eguna. Goizeko 8:00etan elkartu dira Maiordomoaren etxean dantzariak eta 9:00etan hasi dituzte dianak. 11:30ak aldera Muskildako Amaren ermitara igo dira eta seroraren omenez Katxutxa, Modorro eta Jota dantzatu dituzte. Ermita inguruan prozesioa egin eta beherantz abiatu dira. Arratsaldeko 17:00etan elkarrekin meriendatu eta 18:30ean Otsagabiko dantza guztiak eman dituzte plazan. Irudiak: Ander Carmona. Emakumeak dantzan, Otsagabia, 2023-09-08.

Dokumentuaren akzioak