Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala Nafarroa Beherea

Dokumentuaren akzioak

Nafarroa Beherea

Aiziritze 1989 Gabota

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan bildu zituen Jean Michel Guilcherren gabota dantzatzen zutenen testigantzak. Borobilean eta dantza-jauzi erara dantzatzen zuten gehienek, baina zenbaitetan, bi lerrotan egiten zela ere aipatzen du. Parisen, antzoki eta aretoko errepertorioan sona handia izan zuen gabotak antzinako errejimenean, baina XIX. mendean ere arrakastaz jarraitu zen dantzatzen, eta gailurra ezagutu zuen Vestris-en eskutik. 

Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudiotan gabota dantzatu zuten adineko dantzariek. Borobiilean jarrita, borobilaren erdira sartu eta itzulian ateratzen dira dantzaren lehen zatian, erdizka lauetan egiten dute bigarrenean eta antrexatak egiten dituzte hirugarrenean. Bi aldiz egiten dute osorik, baina grabazioan lehen aldiaren hasierako zatia falta da.

Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, Gabota, 1989-02-12.