Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala Lapurdi

Dokumentuaren akzioak

Lapurdi

Kaskarotak Angelun eta Libertimendua Donibane Garazin

Nafarroa Beherako eta Lapurdiko inauterietako irudiak ageri zaizkigu irudietan, Kaskarotak eta Libertimendua grabatu ditu ETB1eko Iparraldearen Orena saioak. Patxi Amuletek, Angeluarrak taldeko dantzariak, azaltzen du inauterietan egiten dutena. Kaskarotak etxez etxe eskean ibiltzen dira dantzan eta kantuan; gehienetan etxe barruraino sartzen dira eta etxeetako egongelatan egiten dute festa. Ondoren Garaziko libertimendua agertzen zaigu, zirtzilak, dantzariak eta bertsolariak. Kabalkada eta gero antzerkia egiten dute herriko gertakariak gaitzat hartuta. Irudiak: Iparraldearen Orena, ETB1, 2018-02-18.

Dokumentuaren akzioak