Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Tradizionala Lapurdi

Dokumentuaren akzioak

Lapurdi

Donibane Lohizune: Donibane 2023 Aurreskua

Aurreskua plazaratu dute Begiraleak dantza taldeko dantzariek Donibane Lohizuneko festetan. Ekainaren 25an atera dira sokan igandearekin, meza ondorenean, San Joan Bataiatzailearen elizaren atarian dantzatu dira. Honako zatiak dantzatu dituzte: desafioa, zortzikoa, agurrak eta zubiak (aurreskua ta gero atzeskua), banango zaharra, fandangoa, arin-arina.
Aurten lehengoz bi emakume aritu dira aurresku eta atzesku lanetan, Idoia Aznar eta Oihana Dottax. Aurresku honetan zenbait zati bizkaitar erara dantzatu dituzte. Izan ere, 1939an erbesteratutako Eusko Jaurlaritzako hainbat kidek hala dantzatu zuten, eta geroztik horrela atxiki da belaunaldiz belaunaldi. Aurreskua, Donibane, Donibane Lohizune, 2023-06-25.

Dokumentuaren akzioak