Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

hartza etiketa duten bideoak

Bielsa: Inauteriak 2024

Pirinioetako mendi-artean, Bielsa (Huesca, Espainia) herrian inauteri bortitzak ospatzen dituzte herritarrek. Tranga deritzen mozorroak dira nagusi, bere adar handi, aurpegi belztu, ahuntz larru eta joareekin. Mutuak dira erabat, joareen bidez komunikatzen dira. Cornelio Zorrilla panpinak inguruotan ere eskas diren medikuen tankera hartu du aurten eta plazan zintzilikatu dute sutan kiskaltzeko zain. Onso eta domadorearen arteko jo eta eutsiak ez du etenik, baina basati eta beldurgarrienak Trangak gertatzen dira, joare dantza eta eraso keinu artean. La Garretak gidatzen du segizioa, haren ondoan dira Yedrak (huntzak), eta ez dira urruti El Caballet (zaldikoa) eta L'Amontato. Madamak, zuriz eta apainduta, etxeko atarietan zain daude, Trangak noiz etorriko zain. Dantzari nekaezinak dira Madamak, dantzaren birusak jota bailiran ari dira, dantza eroan, berdin Trangaren besotik, berdin plazan Madamen soka-dantzan. Irudiak: Oier Araolaza. Inauteriak, Bielsa, 2024-02-10.

Dokumentuaren akzioak