Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

goizueta etiketa duten bideoak

Goizueta: Inauteriak 2023 Zahagi-dantza

Inaute astearteko iluntzean, goizuetarrak zahagi-dantza egitera atera dira herriko kaleetan, aurreko egunetan baserriz baserri aritu ostean. Makilak eskutan, turuta hotsez iragarri dute iritsiera zuriz jantzitako mozorroek. Garazi Loiarte eta Eneko Apezetxea zomorro edo ikazkinak aurpegi belztu eta ezpain gorrituekin bertakoak eta bisitariak zikintzen aritu dira zahagia bizkarrean, dantzaren amaierako zilipurdiaren ondoren. Zahagi-dantzaren doinua mantra bihurtzeraino etengabe jotzeaz, berriz, Janire Urdanpilleta, Oihane Zugarramurdi, Maialen Uitzi eta Lucia Etxeberria trikitilariak arduratu dira. Oraindik indarrak gorde beharko dituzte, Janire Bakero poltseroak jasotakoak hurrengo larunbateko Kontun Egunean zenbatu beharko dituzte-eta. Irudiak: Gari Otamendi. Inauteriak, Zahagi-dantza, Goizueta, 2023-02-21.

Dokumentuaren akzioak